(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Pérez-Nievas kontseilaria Unibertsitateko Politikaren Biltzar Orokorrera bilduko da

asteartea, 2008.eko irailak 2

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilaria Unibertsitateko Politikaren Biltzar Orokorrera bilduko da, bihar, 16:00etan, Pedro González Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiarekin batera. Biltzarra Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren egoitzan eginen dute, Albacete kaleko 5. zenbakian, eta Cristina Garmendia Mendizábal ministroa izanen da bertako buru.



Bilerari hasiera emateko, ministroaren txostena aurkeztuko dute, eta ondoren, Unibertsitateko Politikaren Biltzar Orokorraren erregelamenduaren proposamenari buruzko eztabaida eginen dute. Biltzar Orokorrak, gainera, bost ordezkari izendatuko ditu Biltzar Orokorreko eta Unibertsitateetako Kontseiluko kideek osatzen duten Bitariko Batzorderako, unibertsitateetako finantzaketaren gaia aztertze aldera.


Aztertuko duten hurrengo gaia honako hau izanen da: mundu osoan ezaguna izanen den Espainiako unibertsitatearen aldeko "Unibertsitatea 2015" Estrategia ("eredu berri bat"). Espainiako Gobernuaren ekimena da, eta Estatuko unibertsitateak modernizatzea du xede, irakaskuntzaren eta zientziaren arloko bikaintasuna sustatuz, unibertsitate sistema nazioartekotuz, eta unibertsitateak ezagueran eta berrikuntzaren hobekuntzan oinarritutako aldaketa ekonomikoan parte hartu dezan bultzatuz. Azken batean, "Unibertsitatea 2015" Estrategiaren helburuak honako hauek dira: unibertsitate sistema hobeto finantzatzea; Estatuko unibertsitateak mundu osoan lehiakorrago izan daitezen lortzea; Espainiako unibertsitatea nazioartean hedatzea eta irakasleen, ikasleen eta kudeaketaren arloko profesionalen mugikortasuna hobetzea; unibertsitateko goi mailako hezkuntzak zerbitzu publiko gisa duen funtzioa indartzea; unibertsitatean sortzen den ezagueraren balio soziala eta ekonomikoa handitzea; eta unibertsitateak gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloko erronkekiko konpromiso handiagoa izatea.


Bestalde, "Nazioarteko Bikaintasun Campusa" abian jartzeko prozesua ere aztertuko dute. Nazioarteko Bikaintasun Campusak unibertsitate campusaren kontzeptua birsortzeko prozesua abiatu nahi du, sistema modernizatzeko tresna gisa, Espainiako unibertsitatea nazioartean ezagutu dezaten bultzatzeko. Campusak honako hauek osatu ahal izanen dituzte: unibertsitate batek edo hainbatek, ikerketa institutuek, teknologia zentroek, ikerketarako erakunde publikoek eta autonomia erkidegoetako bikaintasun erakundeek. Horiek guztiak helburu estrategikoekin batu ahal izanen dira, irakasle jardunaren kalitatean, zientziaren arloko bikaintasunean, nazioarteko bokazioan, eta ezaguera berrikuntza bilakatzeko moduan oinarrituta.


Aztertuko duten hurrengo gaia honako hau izanen da: unibertsitateko ikasketa ofizialak (graduatua) egiteko baldintzak eta Estatuko unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak arautzen dituen Errege Dekretuaren Proiektuari buruzko txostena. Unibertsitateko ikasketak egiteko prozedurak zabaltzeko aukerak aztertuko dituzte, hain zuzen ere.


Azkenik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi mailako arte ikasketak antolatzen dituen Errege Dekretua aztertzea aurreikusten dute. Era berean, unibertsitate eskolako irakasle titularrak Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoan sartzeko prozesuari laguntzeko aurrekontu kredituak banatzeko irizpideak ere aztertuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa