(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako langabeziak gora egin du abuztuan

asteartea, 2008.eko irailak 2

Uztailari dagokionez, langabeziak %2,16ko igoera izan zuen, hau da, 516 lagun gehiago; horren arabera, 24.458 lagun lirateke, guztira, lanik gabe daudenak. Espainia mailan, berriz, langabeziaren gorakada bikoitza izan da, Foru Komunitateko datuekin alderatuz gero.



Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuak gaur eman ditu jakitera pasa den abuztuari dagozkion langabeziari buruzko datuak. Datu horien arabera, 516 lagun gehiago daude lanik gabe, uztaileko datuekin alderatuta (%2,16). Ondorioz, guztira 25.458 pertsona daude lanik gabe Foru Komunitatean (14.016 emakume eta 10.442 gizon). Estatu mailan, langabeziaren gorakada hori Nafarroan bizi izandakoaren bikoitza izan da, hau da, %4,25ekoa (103.000 lagun guztira). Gainera, esan langabeziaren datuak gora egin duela autonomia erkidego guztietan; hala ere, Nafarroa izan da hazkunde hori gutxien pairatu duen bosgarren erkidegoa, buruan Balear irlak daudelarik, %9arekin.


Hala ere, esan beharra dago langabeziak behera egin duela aurretiaz lanik gabe zeuden pertsonen artean, eta baita etorkinen artean ere. Gainera, behera egin du Tutera eta Aoiz-eko eskualdeetan, baiz nekazaritzako sektorean.


Laneko zuzendari nagusi Imelda Lorea andreak modu ezkorrean egin du langabeziaren datuei buruzko balorazioa; balorazio hori bat dator Espainiak egun bizi duen krisi ekonomikoarekin, non langabezia-tasaren gorakada bikoitza izan den, Foru Komunitateko datuekin alderatuz gero.


Abuztuko aldagaiak


Agentzien arabera, gorakada izan dute Altsasun (%9,89), Tafallan (%7,16), Lizarran (%5,71), Donezteben (%5,68), Lodosan (%4,77) eta Iruñan (%1,60). Beherakada, berriz, Aoiz (%2,68) eta Tuteran (%0,24).


Jarduera ekonomikoaren azpi sektoak kontuan hartuta, langabeziak gora egin du eraikuntzan, merkataritzan, bestelako enpresa-jardueretan (ABLEak barne), ehungintzan, eta korreo nahiz garraioan. Behera egin du, berriz, elikaduraren industrian, nekazaritzan eta aurretiaz lanik gabe zeudenen artean.


Sexuka, emakumeek langabezia-tasa %1,59an igo da (14.016 emakume), eta gizonezkoena berriz %2,92 (10.442 gizon) aurreko hilabetearekin alderatuta.


Adin-tarteei dagokienez, 25 urtetik beherakoen artean 2.592 langabetu izan dira (%3,80ko gorakada); 25 urtetik gorakoen artean, berriz, 21.866 langabetu erregistratu dira, hau da, aurreko hilabetean baino %1,96 gehiago.


Nafarroa da, oraindik ere, langabetuen artean laneratze-tasa handiena duen Espainiako komunitatea. Izan ere, Foru Komunitatean lanik gabe daudenek enplegua aurkitzeko %34,65eko probabilitatea duten artean, estatu mailan datu hori %18koa da, batez bestean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa