(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria N-121-A errepideko lanen Jarraipen Batzordearekin bildu da

asteartea, 2008.eko irailak 2

Udan lanak bizkortu dituzte, eta antza, 2009ko udan amaitzeko konpromisoa beteko dute



Gaur goizean, Etxalar-Bera-Endarlatsa errepideko lanen Jarraipen Batzordeak bilera egin du, eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria bilkurako buru izan da. Jarraipen Batzordea honako hauek osatzen dute: lanek erasaten dituzten herrietako alkateek; lanen zuzendaritzak, eta enpresa kontratistetako ordezkariek. Lanak Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean barne hartuta daude, Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki.


Bileran lanen egoerari buruz mintzatu dira, eta bigarren tarteko proiektuan egin dituzten aldaketen berri eman dute. Gainera, Alba kontseilariak adierazi duenez, tarte guztiak datorren udan erabilgarri egoteko konpromisoa beteko dute.


Kontseilariaz gain, honako hauek ere parte hartu dute bileran: José Luis Echávarri Herri Lanen zuzendari nagusiak, Jesús González Albero Bideen eta Eraikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak, José Iratzoki Berako alkateak, Francisco Javier Irisarri Etxalarko alkateak, Iñaki Goienetxe Igantziko alkateak, Koldo Erquicia Lesakako alkateak, eta Ainara Maya Arantzako alkateak.


N-121-A errepideko lanak hiru tartetan ari dira egiten: Igantzi-Etxalar, Etxalar-Bera eta Bera-Endarlatsa tarteetan. Lehenengo bi tarteetako lanak OHL, Ideconsa eta Ecay Andueza enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zizkioten, eta hirugarrenekoak, berriz, Construcciones Mariezcurrena enpresari. Hiru tarteak egoera honetan daude:


N-121-A errepidea Nafarroako interes orokorreko sareko korridore nagusietako bat da. Errepideak Bidasoa ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio, eta bertan egiten ari diren lanen helburua zirkulazio ahalmena handitzea da. Horretarako, ibilbide berria eraikitzeko lanetan ari dira, N-121-A errepidea bide laster bihurtzeko. Ibilbide berriak aurreratzeko bideak izanen ditu, eta oro har, errepidearen segurtasuna eta erosotasuna hobetuko dituzte. Toki erakundeek aurreikusi eta eskatu zuten moduan, lan guztiak batera egiten ari dira, lanek eragindako gorabeherek ahal den iraupen txikiena izatearren.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa