(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 850.000 euro bideratuko ditu 2009an ibai eta sakanetan hobekuntza-jarduerak finantzatzeko

asteazkena, 2008.eko irailak 3

Abuztuan urreratuta argitaratu den deialdiarekin, toki erakundeek hobeto planifikatu ahal izango dituzte beraien aurrekontu eta proiektuak, urtebeteko epea izango baitute horiek exekutatzeko


Imagen de la jornada

Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroak antolaturiko jardunaldiaren irudia. ( irudia handitu )


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak gaur burututako jardunaldian berrogeita hamar udaletik gora izan dira. Udal horiek guztiek interes bakarra adierazi dute: iragan abuztuan argitaratu den Foru Aginduan jasotako ibai eta sakanak berreskuratzeko diru-laguntzen inguruko deialdiaren berri izatea, hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak 850.000 euro bideratu ditu helburu horretarako. Aipatu deialdia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean pasa den abuztuan jaso zena, aurreko urteetan baino lehenago argitaratu da eta, ondorioz, toki erakundeek hobeto planifikatu ahalko dituzte beraien aurrekontu eta proiektuak, ia urtebete izango baitute horiek exekutatzeko, orain arteko hiruzpalau hilabeteen ordez.


Udalerri interesatuetako ordezkariek eta enpresa aholku-emaile nahiz bestelako toki erakundeek hartu dute parte jardunaldian. Antolaketari dagokionez, Landa Garapeneko Departamentua eta horri lotutako Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabideen Zentroa (CRANA) arduratu dira guztiaz. Arestian aipatu deialdiaren oinarriak azaltzea izan da jardunaldiaren helburu nagusia, hau da, ur-ibilguak mantentzea, ibaiertzak berriztatzea eta ibaien habitata hobetzea. Parte hartzaileak honakoak izan dira: Miguel Aulló eta Miguel Guibert, Nafarroako Gobernuko Uren Zerbitzuko Ibaiertzen Berriztatze eta Obra Hidraulikoen Atalekoak, eta Javier Asín, CRANA-ko zuzendari nagusia.


Diru-laguntzen helburua


Deialdi honen bidez, toki erakundeek ibaien ibilgu eta sakanetan burutzen dituzten jarduerak diruz lagunduko ditu, etorkizunean gerta litezkeen uholdeen aurkako babesa areagotzeko helburuarekin.


Diruz lagundutako obrek betekizun batzuk izan beharko dituzte: ibilguen hustutze-gaitasuna mantentzea, ibaiertzak berriztatzea eta ibaietako habitata hobetzea. Jarduera horiek guztiak bat datoz Ibaiak Berreskuratzeko Estrategia Nazionalarekin. Horretarako, toki erakundeek obra-mota desberdinak burutu ditzakete: dragatzea, harri-lubetak egitea edota bideratzea.


Foru Aginduak ezartzen duenez, deialdi horretako diru-laguntzak emateko orduan norgehiagoka-prozedura hartuko da kontuan. Eskatu diren jardueren arrisku-maila eta premia baloratuko dira, bai eta honako beste aldeak ere: proposaturiko irtenbidearen egokitasuna, aurretiaz eskatu eta bukatu gabe dauden obrak, eta aurreko deialdietan aurzketuriko proiektuak, aurrekontu nahikorik ez zegoelako exekutatu gabe geratu ziren kasuetan.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa