(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak Nafarroako Gobernuaren aholkularitza eskaini dio Kantabriari, energia berriztagarriak sustatzeko

asteazkena, 2008.eko irailak 3

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Foru Gobernuaren aholkularitza eskaini dio Kantabriako Gobernuari, erkidego horretan energia berriztagarriak sustatzeko. Izan ere, energia berriztagarrien arloko plan bat lantzeko aukera aztertzen ari da Kantabriako Gobernua.


Lehenengo lerroan, ezkerretik eskuinera: Kantabriako Gobernuko kontseilariak, Martín eta Del Olmo; Sanz presidentea; Miranda presidenteordea; Sanzberro kontseilaria; eta Roig kontseilaria. Atzean, Kantabriako beste ordezkari batzuk. ( irudia handitu )


Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko eta Kantabriako Gobernuko ordezkariek bilera egin dute Iruñean, eta bertan egin du aipaturiko eskaintza Sanz presidenteak. Bilera egiteko eskaria Kantabriako Gobernuak egin zuen, hain zuen, Foru Komunitateko energia berriztagarriak garatzeko eredua ezagutzeko, eta hartara, Kantabrian energia berriztagarrien arloko esku-hartzeak egiteko programa diseinatu ahal izateko.


Bilera gaur goizean egin dute, Nafarroako Jauregian, eta Nafarroako Gobernuko ordezkari hauek bildu dira bertara: Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria; Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria; eta José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria. Kantabriako Gobernuari dagokionez, honako ordezkari hauek bildu dira bilerara: Javier Del Olmo Industria eta Garapen Teknologikoaren Departamentuko kontseilaria; eta Francisco Martín Ingurumen Departamentuko kontseilaria. Kantabriako Gobernuko ordezkariak Nafarroako Kutxako ordezkariekin ere bildu dira.


Topaketan aztertu dituzten gaiei dagokienez, honako hauek azpimarratu ditzakegu: proiektuetan (industria proiektuak eta etorkizuneko proiektuak) eta ikerketan energia berriztagarriei sostengua emateko politika; energia berriztagarrien klusterraren sorkuntza; enplegu sorkuntza; balio sorkuntza; industria ehunduraren modernizazioa; eta ingurumen alderdiak. Gainera, Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena izenpetu dezaten proposatu dio Kantabriako Gobernuari, Foru Komunitateak Kantabriako energia berriztagarriak garatzeko emanen duen sostengua zehazteko bide gisa.


Bileran, Kantabriako Gobernuko ordezkariek Nafarroako energia garbien historiaren eta gaur egungo egoeraren berri jakin nahi izan dute, eta Foru Administrazioari aholkularitza eta informazioa eskatu dizkiote, energia garbiekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruz (plangintza, izapide administratiboak, inbertsioak, elektrizitate eta enplegu sorkuntza, etab.).

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa