(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Enplegu publikoko deialdietan euskarari ematen zaion balioa aldatuko du Gobernuak

asteazkena, 2008.eko irailak 3

Euskarabideak balioespen positiboa egin du gaur Euskararen Nafar Kontseiluari igorri dioten Foru Dekretuaren zirriborroaren gainean. Lanpostuaren arabera, eremu euskaldunean %6-10eko balioa eta bitariko eremuan %3-6ko balioa ematea proposatu dute testuan



Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu organikoak (Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuak salbu) betetzeko deialdietan euskaraz jakiteak izanen duen balioari buruzko Foru Dekretuaren zirriborroa igorri dio Euskararen Nafar Kontseiluari.




Zirriborroan xedatu dutenez, euskaraz jakitea nahitaezkoa ez denean, merezimenduen guztizko puntuazioaren %6 euskarari emanen diote eremu euskalduneko lanpostuetan, eta %3, berriz, bitariko eremuko lanpostuetan. Lanpostuaren ezaugarrien arabera (herritarrekiko tratua), euskarari %10eko balioa eman ahal izanen diote eremu euskaldunean, eta %6ko balioa, berriz, bitariko eremuan.




Foru Dekretuaren zirriborroa Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak landu du, eta Euskarabideari igorri diote. Hark, dagozkion funtzioak eta eskumenak betetzeko, txostena egin du, eta Euskararen Nafar Kontseiluak horixe erabiliko du, hain zuzen, eginen duen irizpenaren oinarri gisa.




Euskarabideak balioespen positiboa egin du dokumentuaren gainean. Izan ere, euskaraz jakin eta euskara erabiltzeko eskubidea aurreko araudiak baino hobeto babesten duela uste du. Euskarabidearen txostenean azpimarratu dutenez, aurrerantzean, euskaraz jakitea nahitaezkoa ez denean, euskara merezimendu gisa hartuko dute eremu euskalduneko zein bitariko eremuko lanpostuetan, eta herritarrekiko tratuaren arabera balio desberdina izanen du bi eremuetan. Gainera, euskarak aurreko araudian baino balio handiagoa izanen du eremu euskaldunean.




Euskararen Nafar Kontseiluak bilera eginen du irailaren 23an (asteartea), eta Foru Dekretuaren zirriborroa orduan aztertuko dute. Kideek irailaren 15era arte aurkeztu ahal izanen dituzte zuzenketak. Ondoren, zirriborroa sindikatuekin negoziatu beharko dute, Mahai Nagusian. Nafarroako Gobernuak Foru Dekretua onartu baino lehen, Nafarroako Kontseiluak ere txostena egin beharko du.




Aldaketak lanpostu organikoetan eta egiaztapena


Bestalde, herritarrekin tratu gehiago izatea eskatzen duten lanpostuen zerrenda egin dute zirriborroan. Esan dugun moduan, lanpostu horietan euskarak %10eko balioa izanen du eremu euskaldunean, eta %6ko balioa, berriz, bitariko eremuan. Aipaturiko lanpostuak honako hauek dira: kazetaritzako goi mailako tituludunak, prestakuntza eta enplegurako erdi mailako tituludunak, gizarte langileak eta gizarte hezitzaileak, liburutegiko arduradunak, turismo jardueretako ofizialak, Foruzaingoko lanpostuak, Suhiltzaileen Kidegoko lanpostuak, basozainak, administrariak eta administrari laguntzaileak, areto buruak, koordinaziorako operadore ofizialak eta laguntzaileak, telefonozainak, errepideetako zaindariak, atezainak, eta museoetako zaindariak.



El Gobierno de Navarra podrá ampliar este listado inicial a propuesta de cada departamento y con el asesoramiento del Instituto Navarro del Vascuence.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa