(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak herritarrei gonbit egin die, ideien ekarpenak egiteko Lizarrerriko eremu ureztagarri berriaren proiekturako

ostirala, 2008.eko irailak 5

Hain zuzen ere, Allo, Arellano, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Lerin, Los Arcos eta Lukineko 7.000 hektarea ureztatze eremu bilakatu nahi dituzte


Lizarrerriko Eremu Ureztagarri berriaren proiektua Nafarroa 2012 Planean dago, eta hilabetez herritarrek bertan parte hartu ahal izanen dute, euren ekarpenekin. Interesa dutenek honako informazio hau jasoko dute: agiri teknikoa, laburpen agiria, azalpen bideoa, eta antolatu dituzten informazio hizketaldietako (bost guztira) galdera eta erantzun ohikoenak.


Informazio hori guztia aurreikusitako eremu ureztagarri berriko udaletan eskuratu ahal izanen da; hau da, Allo, Arellano, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Lerin, Los Arcos eta Lukineko Udaletan. Agiriak berrikusi ondoren, nahi duenak alegazioak edo iradokizunak igorri ahal izanen dizkio Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari. Horretarako, interesdunek idazki bat bidali ahal izanen dute Departamentura, edo bestela, "Riegos de Navarra" enpresa publikoko web orria erabili ahal izanen dute (www.riegosdenavarra.com). Gainera, Lizarrerriko eremu ureztagarria kudeatzen duen enpresa publikoko teknikariak ureztatzaileen zerbitzura egonen dira, jendaurreko aldia amaitzen denean euren iradokizunak kasuan kasuko udalean jasotzeko.



Lizarrerriko Eremu Ureztagarri berriko proiektuari jarraiki, Allo, Arellano, Arroitz, Barbarin, Deikaztelu, Lerin, Los Arcos eta Lukineko 7.000 hektarea ureztatze eremu bilakatu nahi dituzte. Eremu hori aukeratzeko neguko erregulazioen bidez arroan eskuragarri dauden ur baliabideak hartu dituzte kontuan.

Aztertu dituzten aukera guztietarako beharrezkoa da Ega ibaiko neguko ura aprobetxatzea. Horretarako, Riomayor errekastoko urtegiren batean gorde beharko lukete ura, eta urtegi horrek arro hidrografikoko ur emaria ere erregulatuko luke. Ondoren, ura urtegitik ponpatu beharko lukete, eremu ureztagarrira eramateko.



Gogoan izan behar dugu, bestalde, Lizarrerriko Eremu Ureztagarriko Proiektua Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuak, eta inguruko udalek egindako eskariari zor zaiola. Horregatik, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hainbat azterlan egin ditu, "Riegos de Navarra" enpresaren bidez, eta azkenean, proiektua diseinatu du, hainbat aukerarekin. Proiektua Nafarroako 2012 Planaren baitan dago. Aurkezpen ofiziala Lerinen egin zuten, apirilean, eta gerora, informazio hizketaldiak egin dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa