(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemak (SITNA) eta Acciona Energía enpresak akordioa erdietsi dute, lurralde informazioa partekatzeko

ostirala, 2008.eko irailak 5

Nafarroako Gobernuak eta Acciona Energía enpresak lankidetzako esparru akordioa izenpetu dute, Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemaren bidez (SITNA) lurralde informazioa partekatzeko.



Acciona Energía enpresak Foru Komunitatean energia berriztagarria sortzeko instalazioen kokalekua integratu eta eguneratuta mantenduko du (biomasa zentroak, parke eolikoak, eguzki parkeak, etab.), bi alderdiek zehaztuko dituzten irisgarritasun mugekin, eta Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen SITNA Sistemak lurralde informazioa eta hori kudeatzeko erremintak eskainiko dizkio enpresari


Hitzarmena José Luis Menéndez Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusiak eta Fermín Gembero Acciona Energía enpresako zuzendari nagusiak izenpetu dute.


Nafarroako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKTak) buruzko diagnostikoan aurreratu zutenez, garatzeko ahalmen handiena duten azpisektoreak bi dira: energia berriztagarriak eta lurralde informazioaren sistemak. Hitzarmenari esker, SITNAk eta Acciona Energía enpresak sinergiak bateratu eta lankidetza moduak bultzatuko dituzte, lurralde informazioaren eskaintza indartzeko, informazioaren zabalkundean lankidetzan jarduteko, eta eskarmentua eta ezaguerak partekatzeko.


Gainera, Acciona Energía enpresak SITNAko koordinazio organoetan edo lantaldeetan parte hartu ahal izanen du. Era berean, Acciona Energía eta TRACASA (Trabajos Catastrales SA) enpresek batera lan egin dezaten bultzatuko dute. TRACASA enpresa publiko bat da, eta SITNA eta IDENA (Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura) sistemetako teknologia garatu, datuak gorde eta informazioa zabaltzen ditu. Gainera, bi sistemak ekonomiaren ikuspuntutik ustiatzen ditu.


Erdietsi dituzten konpromisoek ez dute gasturik eraginen bi alderdietan, eta akordioa urtero luzatuko dute. Bestalde, jarraipen batzordea sortuko dute, akordioa gauzatzeko.


Nahitaezko erreferentzia


Nafarroako Gobernuak, 2001ean, SITNA jarri zuen abian, lurraldea hobeto ezagutzen eta lurraldearekin zerikusia duten jarduerak kudeatzen laguntzeko. Harrezkero, SITNA nahitaezko erreferentzia da lurraldeari buruzko informazioa modu eraginkorrean kudeatu nahi duten erakundeetarako. Gainera, Sistemaren 2007-2009 Plan Estrategikoaren helburuetako bat bertako azpiegiturak eta zerbitzuak enpresei eskaintzea da.


Bestalde, Acciona Energía enpresak Nafarroako lurraldeari buruzko informazioarekin egiten du lan, energia berriztagarria sortzeko instalazioak sustatu, eraiki, lanean jarri eta mantentzeko, eta aipaturiko informazioaren zati bat SITNAk ematen dio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa