(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak harrera egin die aste honetan Nafarroan jokatzen ari diren Europako sub-21 Beisbol Txapelketako parte-hartzaileei

ostirala, 2008.eko irailak 5

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die, gaur eguerdian, irailaren 3tik 7ra bitarte Nafarroan jokatzen ari diren Europako sub-21 Beisbol Txapelketako talde parte-hartzaileetako ordezkariei. Txapelketa Iruñeko Amaia Kirol Hirian eta Burlatako Sotoan ari dira jokatzen, hain justu.


El presidente Sanz con los participantes en el Campeonato Europeo de Béisbol sub-21

Sanz presidentea Europako sub-21 Beisbol Txapelketako antolatzaile eta parte-hartzaileekin. ( irudia handitu )


Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, eta presidenteaz gain, honako hauek ere bildu dira bertara: María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria; José Javier Esparza Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea; Jan Esselmann Europako Beisbol Konfederazioko Batzorde Teknikoko presidentea; Julio Pernas Espainiako Beisbol eta Softbol Federazioko presidentea; eta Pablo Carpio Nafarroako Beisbol eta Softbol Federazioko presidentea.


Mintzaldietan, presidenteak eskerrak eman dizkio Nazioarteko Beisbol Federazioari txapelketa Nafarroan jokatzeko erabakia hartu izanagatik, eta Foru Gobernuak lehiaketa antolatzeko egin duen ahalegina azpimarratu du. Hain zuzen ere, txapelketa antolatzeko guztizko aurrekontua 117.800 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 67.487 euro (%57,28) ordaindu ditu.


Zentzu horretan, Sanz presidenteak honako hau adierazi du: Nafarroako Gobernuak, sostengu ekonomikoaz gain, sostengu operatiboa ere eskaini duela. Izan ere, Iruñeko Amaia Kirol Hiriko eta Burlatako Sotoko instalazioak egokitu dituzte, nazioarteko araudiko eskakizunak betetzeko eta txapelketako partida guztiak bertan jokatu ahal izateko, arrakasta bermerik handienekin.


Europako sub-21 Beisbol Txapelketa Foru Komunitatean orain arte jokatu izan diren txapelketetan mailarik handiena duena da, eta Europako selekziorik onenak bildu dira bertara. Hain zuzen ere, zortzi selekzio hauek dira: Frantzia, Italia, Belgika, Alemania, Errusia, Eslovakia, Txekia eta Espainia.


Estatuan antolatu diren beisbol txapelketa garrantzizkoenetan hirugarrena da, Bartzelonako Olinpiar Jokoetako txapelketaren (1992) eta Europako Txapelketa Absolutuaren (Katalunia, 2007) atzetik.


Mintzaldien ondoren, opariak banatu dituzte, eta Sanz presidenteak Nafarroako armarri bana eman die Europako Beisbol Konfederazioko Batzorde Teknikoko presidenteari eta Espainiako Beisbol eta Softbol Federazioko presidenteari. Gainera, garaikur bat eman dio Nafarroako Beisbol eta Softbol Federazioko presidenteari.


Ondoren, eskerrak eta eskumuinak eman dizkiote Sanzi, federazioen izenean, eta hark garaikur bana eman die talde parte-hartzaileetako ordezkariei. Gainera, oroigarri bat eman die Espainiako selekzioko jokalariei eta talde teknikoari (ia guztiak bildu dira harrera ekitaldira). Azkenik, taldeko argazkia atera dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa