(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak 46.000 euroko laguntzak eman ditu, immigrazioari buruzko lau ikerketa proiektutarako

ostirala, 2008.eko irailak 5

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak, Etorkinak Artatzeko Bulegoaren bidez, 46.000 euroko laguntzak eman ditu, immigrazioari buruzko lau ikerketa proiektutarako.



Azterlanek honako gai hauek jorratuko dituzte: familia transkulturalak Foru Komunitatean, Ekuadorko etorkinen berrelkartzea, emakumeen rola Saharaz hegoaldeko immigrazioan, eta integrazio politikaren komunikazioa.


Immigrazioaren egoerari buruzko ikerketak sustatu eta fenomenoa hobeto ulertze aldera, Alberto Catalán Higueras kontseilariak orain ebatzi dituzten laguntzen deialdia izenpetu zuen, maiatzean.


Zehazki, laguntzak jaso dituzten ikerketa lanak, kasuan kasuko gaia, eta 2008an lanean jardunen diren taldeak honako hauek dira:


- "Familias transculturales en Navarra" (Familia transkulturalak Nafarroan): 14.554 euroko laguntza. Taldeko ikertzaile nagusia Santiago Martínez da.


- "Niños aquí y allá: algunas claves de la reagrupación de inmigrantes ecuatorianos para la convivencia intercultural en la Comunidad Foral de Navarra" (Haurrak hemen eta han: Ekuadorko etorkinak berrelkartu eta Foru Komunitatean kulturen arteko bizikidetza bultzatzeko giltzarri batzuk): 11.472 euroko aurrekontua. Taldeko ikertzaile nagusia Daysi Robalino da.


- "Inmigración subsahariana en Navarra. El papel de las mujeres: desafío, oportunidad y/o integración" (Saharaz hegoaldeko immigrazioa Nafarroan. Emakumeen rola: erronkak, aukerak, edota integrazioa): 10.797 euroko laguntza. Ikertzailea Ndiaye Alioune da.


-"La comunicación que integra: diagnóstico de la estrategia y canales de comunicación de la política de integración para los inmigrantes en Navarra y análisis de buenas prácticas en las CCAA españolas" (Integraziorako komunikazioa: etorkinak Nafarroan integratzeko politikaren estrategiaren eta komunikazio bideen diagnostikoa eta Estatuko autonomia erkidegoetako jardunbide egokien azterketa): 9.177 euroko aurrekontua. Taldeko ikertzaile nagusia Eduardo Herrera da.


Laguntzen bidez, Etorkinak Artatzeko Bulegoak eta haren baitan dagoen Immigrazioaren Behatoki Iraunkorrak ikertzaileak sustatzen ere lagundu nahi dute, eta hartara, ahaleginak migrazioaren arlora bideratu nahi dituzte, hainbat ikuspuntu aberasgarri eskaintzeko.


Era berean, etorkinak eurak eta profesionalak eta elkarteak ere ikertzaile jardun daitezen sustatu nahi dute laguntzen bidez, etorkinen taldearekin zerikusia duten gizarte fenomenoak gertutik aztertzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa