(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko kontu orokorrak onartu ditu Gobernuak, biztanleko 7.088 euroko gastuarekin

astelehena, 2008.eko irailak 8

Gobernuak Foru Legearen proiektua onetsi du, Parlamentura igortzeko


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako 2007ko Kontu Orokorren Foru Legearen proiektua onetsi du. Dokumentuaren arabera, 2007rako finkatutako aurrekontua 4.4585,82 milioi eurokoa izan zen, eta gauzapen maila %95,7koa izan da. Foru Administrazioak biztanleko egin zuen batez besteko gastua 7.088 eurokoa izan zen.


Orain, Foru Legearen proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko dute, onartzeko.


Dokumentuan zehaztu dutenez, 2007ko aurrekontuko guztizko gastua 4.294,3 milioi eurokoa izan zen, eta diru sarrerak, berriz, 4.294,95 milioi eurokoak izan ziren. Hartara, aurrekontu ekitaldiaren itxierako saldoa positiboa izan zen (+ 648.000 euro).


2007an, Nafarroako Gobernuak 30 milioi euroko zorra kitatu zuen, eta ez zen zor berririk sortu. Hartara, zorpetze maila garbia hurrenez hurreneko hamabigarren urtez ez da handitu, eta kasu honetan, gainera, txikitu egin da.


Gastuaren erdia, gastu soziala


2007ko guztizko gastua lau talde nagusitan banatu daiteke (gastu politikaren araberako taldeak):


• Gastu soziala: gizarte, osasun, hezkuntza, kultura eta etxebizitzaren arloko esku-hartzeak (babes eta sustapen jarduerak). 2007an, gastu soziala 2.096 milioi eurokoa izan zen (guztizko gastuaren %48,4).


• Zerbitzu orokorrak eta finantzaketakoak: Foru Komunitateak Estatuari egiten dizkion ekarpenak (707,3 milioi euro), zor publikoaren ordainketa eta erakundeak eta administrazio orokorra mantentzeko gastua. 2007an, gastua 1.268 milioi eurokoa izan zen (guztizko gastuaren %29,5).


• Esku-hartze ekonomikoak: industria, energia, nekazaritza, azpiegiturak, I+G+b eta komunikazioak sustatu eta garatzeko esku-hartzeak. 2007ko gastua 799 milioi eurokoa izan zen (guztizko gastuaren %18,6).


• Oinarrizko zerbitzu publikoak: justizia, segurtasun eta babes zibilaren arloetan egindako gastuak, batik bat. 2007ko gastua 130 milioi eurokoa izan zen (guztizko gastuaren %3).


Diru sarrerak


Nafarroako Herri Ogasuneko eskubide aitortuak 4.294,9 milioi eurokoak izan ziren. Hain zuzen ere, 2.211 milioi euro (zenbatekoaren erdia baino gehiago) zuzeneko zergen bidez bildu ziren; hots, finkatutako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 157,5 milioi gehiago. Gainera, zerga bilketa aurreikusitakoa baino handiagoa izan zen zerga guztien kasuan, baina batik bat PFEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren kasuan.


Zeharkako zergei dagokienez, diru sarrerak 1.760,9 milioi eurokoak izan ziren. Tasa, prezio eta bestelako diru sarrera fiskalen bidez, berriz, 100,3 milioi euro bildu ziren.


Beste sarrera batzuk honako hauek izan ziren: transferentzia arruntak, 58,7 milioi euro (aurreikusitakoaren %85,58), gehienbat Estatuko transferentzietatik (29,6 milioi) eta Europar Batasunekoetatik (20,7 milioi); eta ondare arloko diru sarrerak, 60,9 milioi euro (batik bat dibidenduak edo irabazietako parte-hartzeak -11,7 milioi- eta gordailuetako eta atzerapenetako interesak -48 milioi-).


Bestalde, aktibo errealak besterenduz 11,4 milioi euro bildu zituen Foru Ogasunak, eta kapital transferentzien bidez, berriz, 69 milioi.


Sektore publikoko enpresak


2006ko abenduaren 31ko datuen arabera, Foru Komunitateko Administrazioak gehiengoarekin parte hartzen zuen 32 enpresatako kapitalean, aurreko urtean bezalaxe.


2007an, Nafarroako enpresa publikoek 11,9 milioi euroko irabaziak izan zituzten (2006an baino %52,6 gehiago).


Irabazi handienak izan zituzten enpresak honako hauek dira: NASUINSA, 42,9 milioi; VINSA,11,6 milioi; eta TRACASA, 3,3 milioi. Nafarroako sektore publikoko enpresek 1.092 langile dituzte.


Dokumentazioa:
Resumen de las cuentas generales 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa