(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Unibertsitateko garraiorako 2008-09 ikasturteko laguntzen deialdia egin du Gobernuak

astelehena, 2008.eko irailak 8

Hezkuntza Departamentuak unibertsitateko garraiorako laguntzen deialdia egin du. Iruñeko Eskualdetik kanpo bizi eta Iruñean ikasten duten ikasleentzat edo Tuteratik kanpo bizi eta Tuteran ikasten duten ikasleentzat izanen dira laguntzak, baldin eta egunero etxetik unibertsitatera edo unibertsitate mailako ikasketa zentroetara joan behar badute.



Eskaerak aurkezteko epea 2008ko urriaren 15ean amaituko da, eta diru laguntzak irailaren 29tik ekainaren 26ra bitarte jasoko dira.


Unibertsitateko garraioaren txartela


Eskola egun guztietan bidaiatzen duten ikasleentzako txartela da, joan-etorri gehienak unibertsitateko garraio zerbitzuetan egiten badituzte bederen.


Unibertsitateko garraioaren txartela titularrak bakarrik erabili dezake, eta egunero joan-etorriko bidaia bat egiteko eskubidea ematen du, eserlekuarekin, astelehenetik ostiralera, unibertsitateko garraiorako hitzartutako zerbitzuetan. Erabiltzaileek eserlekua gordeta izanen dute enpresek unibertsitateko ikasleentzat antolatzen dituzten garraio zerbitzu berezietako goizeko lehenengo bidaian eta itzulerako azkeneko bidaian, arratsaldean.


Onuradunak, aldez aurretik leihatilan txartela erosi behar izan gabe, familiaren bizilekutik hurbilen dagoen geltokian hartu ahal izanen du zerbitzu erregularreko autobusa. Gainera, onuradunak lehentasuna izanen du Iruñera eta Tuterara goizeko 8:00ak baino lehen iristen diren autobusetan eta Iruñetik eta Tuteratik 21:00etan ateratzen direnetan. Bi zerbitzuek unibertsitateetatik gertu izanen dute geltokia.





Unibertsitateko garraiorako sinestamendua


Egunero-egunero unibertsitatera edo ikasketa zentrora joan beharrik ez duten ikasleentzako agiria da. Era berean, bizilekuan bertan unibertsitatera joateko antolatutako garraio zerbitzurik ez duten ikasleentzat ere balio du.


Unibertsitateko garraiorako sinestamenduaren titularrak eskubidea izanen du gunean joan-etorriko bidaia bat egiteko, gehienez ere astean lau egunez, astelehenetik ostiralera. Garraio zerbitzu antolaturik ez duten eskatzaileek sinestamendua astean bost egunez erabili ahal izanen dute, 2008-09 ikasturteko eskola egunetan, unibertsitateko garraiorako hitzartutako zerbitzuetan edo beste edozein zerbitzu publikotan (bidaiarientzako linea erregularrak).


Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren aurrean eskubide hori aitortzen du sinestamenduak, eta onuradunak eta ez du agiririk aurkeztu beharrik; izan ere, garraioaren prezioa leihatilan ordaindu beharko du, gainerako bidaiari arruntek bezalaxe, eta deialdi honetan xedatutakoaren arabera. Ondoren, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak egin duen gastuaren zati bat itzuliko dio.


Garraio txartela eskatu bai, baina 20 eskaera baino gutxiago egin izanagatik txartelik lortu ez duten ikasleek ere garraiorako sinestamendua erabili ahal izanen dute, eskaera aurkezten dutenean hori adierazi badute. Horrelakoetan, autobus zerbitzua astean bost egunez erabili ahal izanen dute.


Laguntzei buruzko informazioa bi bulego hauetan eskatu daiteke: Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo aldapa, 8.a, 31001-Iruñea. Telefono zenbakiak: 848 42 65 16 edo 42 66 16) edo Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoan (Telefono zenbakiak: 848 42 60 65, 42 60 64 edo 42 60 78. Posta elektronikoa: aurrarue@cfnavarra.es).


Nola deialdia, hala eskaera orria Hezkuntza Departamentuaren orrialde tematikoan eskura daitezke



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa