(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen testu bat onetsi du bidaiarien garraio zerbitzua handitzeko Lizarrerrian

astelehena, 2008.eko irailak 8

Zerbitzua zazpi herri gehiagotara iritsiko da, urteko bidaiak %44an handituz eta eskualdeko 6.000 biztanle gehiagori zabalduko zaio


Nafarroako Gobernuak hitzarmen testu bat onetsi du gaurko bilkuran Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, La Estellesa S.A. garraio enpresak eta Lizarra, Aiegi, Oteiza, Villatuerta, Deierri, Arronitz, Barbarin, Lukin, Iguzkitza, Villamayor de Monjardín eta Abartzuzako Udalek sinatzeko Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren finantzaketa sistema ezartzeko xedez. Aipatu zerbitzuari “Tierra Estella Bus” deitzen zaio eta hitzarmena aste honetan bertan sinatuko da. Zerbitzu berriak martxan hasiko dira irailaren erdian.


Orain arte indarrean dagoen hitzarmenaren arabera, “Tierra Estella Bus” zerbitzuak bi linea dauzka: 1. linea, Lizarra-Villatuerta-Oteitza ibilbidea egiten duena, eta 2. linea, Abartzuza-Bearin-Lizarra-Aiegi ibilbidea egiten duena. Hitzarmen berriaren bidez, aipatu zerbitzua ondoko herri hauei ere eskainiko zaie: Arronitz, Barbarin, Lukin, Iguzkitza, Azketa, Urbiola eta Villamayor de Monjardín.


Urteko bidaiak 41.380tik 53.881era pasako da. Beraz, hitzarmen berriarekin, %44an handituko da zerbitzuaren hedadura, eta aipatu herrietako 20.079 biztanleri eskainiko zaio, orain arte 13.931 biztanleri eskaini izan zaion bitartean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa