(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Farmazien Foru Legea aldatu du, botika bakoitzeko balizko 700 bezero egonen direla bermatzeko

astelehena, 2008.eko irailak 8

Indarrean dagoen Legean egin dituzten aldaketetako bi hauek dira: gizarte-osasun zentroetako farmazia zerbitzuak hirugarrenei kontratatzeko aukera kentzea eta zaintza txandak ez betetzea arau-haustetzat hartzea


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Foru Legearen proiektu bat onartu du, 12/2000 Foru Legea, irailaren 16koa, Farmazia Laguntzari buruzkoa aldatzeko. Proiektua Parlamentura igorriko dute, eztabaidatu eta onartzeko.


Indarrean dagoen Legean lau aldaketa egin dituzte. Honako hauek:


1. Farmazia bulegoen plangintzaren gaineko aldaketa. Horretarako, indarrean dagoen Foru Legeko 27.2. artikulua aldatu dute, eta hala, Nafarroako “herri bakoitzean” gehienez ere farmazia bat egonen da 700 biztanleko. 2000. urtean onartu zuten testuan xedatuta dagoen muga antzekoa da, baina orduan Nafarroa osoko biztanleriarekiko ezarri zuten muga. Gaur Gobernuak onartu duen proiektuan proposatu duten aldaketari jarraiki, zabaldu ahal izanen diren farmazia bulegoen kopurua ez da nabarmen txikitu, baina aurrerantzean bermatuta egonen da zabaltzen den farmazia bakoitzak gutxienez ere balizko 700 bezero izanen dituela.


2. Gizarte-osasun zentroetako farmazia zerbitzuak hirugarrenei kontratatzeko aukera kentzea. Horretarako, gaur egungo Foru Legeko 35.2. artikulua aldatu dute, zerbitzu horiek hirugarrenei kontratatzeko aukera ematen duelako. Hartara, gizarte-osasun zentroetan bitartekaririk egon dadin saihestu nahi dute, 5.2. artikuluarekiko koherentzia handiagoa izateko. Izan ere, artikulu horren arabera debekatuta dago pertsonak, erakundeak edo enpresak irabazi asmoz bitartekari gisa aritzea, baimendutako establezimenduek herritarrei sendagaiak eskaintzeko.


3. Zaintza txandak ez betetzea arau-haustetzat hartzea. Farmazia bulegoetako betebeharretako bat zaintza txandak dira. Gizartean eragin handia duen betebeharra da, baina zaintza txandak ez betetzea ez da arau-haustetzat hartu hartzen indarrean dagoen Legearen testuan. Horregatik, 47. artikuluan honako hau sartzea proposatu dute: “Arau-hauste larria: etengabeko farmazia laguntzako betebeharrak ez betetzea”.


4. Zigorren aldaketa, farmazia bulegoetara egokitzeko. Indarrean dagoen Legeko 48. artikuluan adierazita dagoenez, arau-hausteak Sendagaiei buruzko Legean (Estatuko 25/1990 Legea) xedatutakoari jarraiki zigortzen dira. Hala ere, Foru Legea argitaratu eta geroago, Osasun eta Kontsumo Ministerioak 10 bider handitu zituen Sendagaiei buruzko Legeko zigorrak. Aldaketa egokia da farmazia laborategiak zigortzeko, baina zenbatekoak gehiegizkoak dira farmazia bulegoek egin ditzaketen arau-hausteak zigortzeko, eta horregatik, aldaketa bat proposatu dute. Hala, Foru Legean hasieran xedatu zituztenen antzeko zigorrak mantenduko dituzte (zenbatekoak eurotan adierazita).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa