(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Zaragozako Mari Carmen Núñez Nafarroako Pabiloiko milioigarren bisitaria izan da

asteartea, 2008.eko irailak 9

Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendariak eta Carlos Erce Turismoaren zuzendari nagusiak harrera egin diete. Pabiloiaren nondik norakoak azaldu ondoren, turismo kalitatearen Q ziurtagiria duen Nafarroako ostatu batean bi pertsonak lau gau igarotzeko bonoa eta zenbait opari turistiko eman dizkiete.


De izquierda a derecha, Carlos Erce, director general de Turismo, Mari Carmen Núñez, visitante un millón del Pabellón de Navarra en Expo Zaragoza, su marido, y la directora del Pabellón, Rosa Mary Ibáñez. En el centro la hija menor de Mari Carmen Núñez.

Nafarroako Pabiloiko milioigarren bisitaria, bere diploma erakusten. ( irudia handitu )


Mari Carmen Núñez, 38 urteko zaragozarra, Nafarroako Pabiloiko milioigarren bisitaria izan da. Sari gisa, diploma bat jaso du, eta gainera, bono bat eman diote, turismo kalitatearen Q ziurtagiria duen Nafarroako ostatu batean bi pertsonak lau gau igarotzeko.


Mari Carmen 11:00ak pasatxo zirenean iritsi da Nafarroako Pabiloira, Carlos Enrique Castroviejo senarrarekin eta Celeste alaba gazteenarekin. Gaurkoan hirugarrenez joan da Expo erakusketara, baina Nafarroako Pabiloia bisitatzen zuen lehenengo aldia izan da.


Bertara iritsi direnean, Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendariak eta Carlos Erce Turismoaren zuzendari nagusiak harrera egin diete. Pabiloiaren nondik norakoak azaldu ondoren, gorago aipatu dugun bonoa (turismo kalitatearen Q ziurtagiria duen Nafarroako ostatu batean bi pertsonak lau gau igarotzeko bonoa) eta zenbait opari turistiko eman dizkiete. Besteak beste, ostatuen gida bat eta Foru Komunitateko gastronomiari eta turismo eskaintzari buruzko "Navarra a la carta" (Nafarroa kartan) liburua.


De derecha a izquierda, Mari Carmen Núñez (visitante un millón), su marido, Rosa Mary Ibáñez, directrora del Pabellón de Navarra en Expo Zaragoza 08, y Carlos Erce, director general de Turismo. En el centro, la hija menor de Mari Carmen.

Turismo Departamentuko eta Pabiloiko arduradunen harrera milioigarren bisitariari. ( irudia handitu )

Ezusteko atsegina


Opariak jaso ondoren, "ezusteko atsegina" izan dela adierazi dute saridunek. "Hasieran, erreportaje edo inkesta bat egiteko geldiarazi gaituztela pentsatu dugu", esan dute. Gainera, Erronkaribarrera joateko asmoa dutela ere esan dute. "Nik oso gogoko ditut Nafarroako Pirinioak. Bertako basoak oso bereziak dira", esan du Carlos Enriquek.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa