(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Catalán kontseilariak harrera egin die Nafarroako Etxe eta Komunitateetako Munduko V. Mus Txapelketako parte-hartzaileei

asteazkena, 2008.eko irailak 10

Gaur goizean, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak harrera egin die, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Nafarroako Etxe eta Komunitateetako Munduko V. Mus Txapelketan parte hartzen ari diren 16 bikoteei. Txapelketa Iruñean ari dira jokatzen, irailaren 9tik 12ra bitarte, Foru Gobernuaren lankidetzarekin.


El consejero Catalán se dirige a los participantes del V Campeonato Mundial de Mus de Centros, Casas y Comunidades Navarras

Catalán kontseilaria, Nafarroako Etxe eta Komunitateetako Munduko V. Mus Txapelketako parte-hartzaileei hitz egiten. ( irudia handitu )


Parte-hartzaileak Estatukoak eta nafarrak bizi diren beste herrialde batzuetakoak dira, eta aurtengo txapelketan, zehazki, Sevilla, Bartzelona, Zaragoza, Barakaldo, Arrasate, Bilbo, Valentzia, Gasteiz, Madril, Argentina, Txile, Uruguai, Venezuela eta Kanadako bikoteak ari dira parte hartzen.


Kontseilariaz gain, honako hauek ere bildu dira harrera ekitaldira: Jesús Tato Ríos Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteko (ANAPEH) presidentea; Javier Pérez Arbiol ANAPEHko kide eta V. Txapelketako ordezkaria; eta Marisol Casado Ayape ANAPEHko idazkari nagusia. Hain zuzen ere, txapelketa ANAPEHk antolatu du.


Foto de familia de los participantes del V Campeonato Mundial de Mus de Centros, Casas y Comunidades Navarras

Nafarroako Etxe eta Komunitateetako Munduko V. Mus Txapelketako parte-hartzaileen argazkia. ( irudia handitu )


Parte-hartzaileei ongietorria eman ondoren, Catalánek eskerrak eman dizkio ANAPEHri munduko mus txapelketa antolatu izanagatik. Adierazi duenez, "ideia zoragarria" da, eta "Estatuan zein Ameriketan bizi diren nafarrak etxera itzultzea ahalbidetzen du".





Zentzu horretan, kontseilari eledunak honako hau azpimarratu du: "hain tradizionala eta gurea" den jokoari esker hainbat lekutako pertsonak bildu direla, eta benetan garrantzia duena horixe bera dela, Nafarroa maite duten pertsonak biltzea, txapelketaren emaitza eta irabazlea gorabehera. Izan ere, "txapelketan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra Nafarroa maitatzea da".


Txapelketaz gain, "topaketa turistikoak" ere antolatu ditu ANAPEHk, parte-hartzaileek Foru Komunitateko kultura, historia, erakundeak eta gastronomia ezagutu ahal izateko.


Txapelketako finala eta garaikur banaketa Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan eginen dituzte, ostiralean (irailaren 12a), 19:00etan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa