(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Larrialdietako Agentziak estaldura txikiko aisialdi eremuetako irrati bidezko komunikazio sistemak eguneratu ditu

asteazkena, 2008.eko irailak 10

Turismo intereseko guneetan eta enpresetan kokatutako TETRA igorgailuek SOS Nafarroarekiko konexioa bermatzen dute, telekomunikazioetako sare arruntetan gorabeherak izanez gero


Emisora en las Casas de Irati

Eskuinaldean, apalategian, Iratiko Etxeetako TETRA igorgailua. ( irudia handitu )


Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) irrati bidezko telekomunikazio sareko 23 TETRA igorgailu gainbegiratu ditu udan. Igorgailu horiek Nafarroako Gobernuarenak dira, eta sare arruntak estaldura txikia duen turismo intereseko lekuetan eta aisialdi guneetan edo araudiaren eskakizunei jarraiki komunikazio sistema erredundanteak behar dituzten guneetan (presak edo enpresa jakin batzuk) daude.


Berrikuspenaren helburuak bi izan dira: batetik, larrialdi egoeretan igorgailuek behar bezala funtzionatu dezaten bermatzea, egoera horietan telefonia finkoa eta mugikorra saturatu egin daitezkeelako; eta bestetik, igorgailuen banaketa telekomunikazioen merkatuaren egoera berrira egokitzea, azkeneko urteetan eremu zerbitzudunen kopurua handitu egin delako.


Nafarroako Gobernuaren komunikazio sistema larrialdietako eta Babes Zibileko langileek (suhiltzaileak), Herri Lanetako langileek, basozainek, eta landa eremuko sendagile batzuek erabiltzen dute. Guztira 1.650 igorgailu dira, eta 13 Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aterpetxe edo ibilgailuetan daude (Altsasu, Lizarra, Getadar, Lekaroz, Iruñea, Orreaga, Ultzama eta Zudairi). Beste 10 sare arruntak estaldura txikia duen eremu edo guneetan (natur parkeak, kanpalekuak edo aterpetxeak, hala nola El Ferial edo Iratiko Etxeak), presetan eta garrantzizko enpresetan daude.


NLAko Babes Zibileko teknikariek azkeneko horien egoera egiaztatu dute, hain zuzen (aktibatuta edo desmuntatuta ote dauden). Gainera, aparatuen egoera egiaztatu dute (pantailak edo bateriak), eta langileei trebakuntza eskaini diete. Sarea beti aktibatuta egonen dela bermatzeko, SOS Nafarroara aldian behingo egiaztatze deiak egiteko egutegia osatuko dute.


Emisora TETRA

TETRA igorgailuek komunikazioa bermatzen dute sare arruntak estaldurarik ez duen eremuetan, edo estaldurak huts egiten duenean. ( irudia handitu )


Bestalde, egiaztatze bisitak tarteko, sarea berrantolatu dadin proposatuko du NLAk; izan ere, kasu batzuetan sare arruntak ongi funtzionatzen du eta ez da beharrezkoa igorgailuak instalatzea, aterpetxeetan kasu. Zentzu horretan, NLAk honako hau proposatu dio Gazteriari: begiraleek eskuko aparatuak eraman ditzatela estaldura mugatua duten kanpalekuetara. Era berean, trebakuntza plan bat ere proposatuko du NLAk.


Irrati bidezko komunikazio sistema digitala (TETRA, Terrestrial Trunked Radio) larrialdi zerbitzuetarako eta herritarren segurtasuna bermatzeko erabiltzen dute, eta ahotsa eta datuak helaraztea ahalbidetzen du. Zirkulazioaren metaketari aurre egiteko sortu zuten, berariaz, eta gaur egungo sistema analogikoek baino ahalmen handiagoa du. Igorgailuak autoetako irrati-kaseteen tamainakoak dira, eta telefonoguneetan instalatzen dira. Bateriak 15 urte ere iraun ditzake.


Eskuko 40 aparatu


David Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzaileak Radio Baires SL enpresari 50.800 euro ordaintzeko baimena eman du, irrati bidezko komunikazioetarako eskuko 40 aparaturengatik. Aparatuak Nafarroako Gobernuko TETRA irrati sarerako dira, eta gehienak larrialdiak koordinatzeko Aginte Postu Aurreratua hobetzeko erabiliko dituzte. Aginte Postu Aurreratua, hain zuzen, La Caixak eman zion Gobernuari, berriki. Gainerako aparatuak prebentzio operazioetan erabiliko dituzte (sanferminetako entzierroak, etab.)


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa