(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroak Zaragoza omenduko du, igande honetan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Iruñako Orfeoiaren kontzertu baten bidez

ostirala, 2008.eko irailak 12

Kontzerturako gonbidapenak agortuta daude, eta Zaragozako Auditorioko Mozart Aretoan, 2.000 lagunentzako edukiera izan arren, ez da lekurik izango


Imagen de la presentación del concierto

Alberto Catalán kontseilaria, Ernest Marínez (ezkerretara) eta Igor Ijurraren erdian, Zaragozaren omenezko kontzertuaren aurkezpenean. ( irudia handitu )


Nafarroak Zaragoza omenduko du, igande honetan, irailak 14, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Iruñako Orfeoiaren kontzertu baten bidez Ekitaldia eguerdiko 12etan izango da, Zaragozako Auditoriko Mozart Aretoan, eta gonbidapenak agortuta daude dagoeneko.


Kontzertua doakoa izango da, eta gaur goizean egin dute bere aurkezpena Erakundeekiko Harremanetarako eta Eledunaren Departamentuko kontseilari Alberto Catalán jaunak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko nahiz Iruñako Orfeoiko zuzendariek, Ernest Martínez jaunak eta Igor Ijurra jaunak, hurrenez hurren.


Kontzerturako gonbidapenak agortuta daude; beraz, Zaragozako Auditorioko Mozart Aretoan, 1.992 lagunentzako edukiera izan arren, ez da lekurik izango. Kontzertu horrekin, gainera, Nafarroak Zaragozako Expoan izan duen presentziari bukaera emango zaio, amaiera-ekitaldiaren egun berberean. Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak baieztatu duenez, "aurreikuspen guztiak gainditu dira" eta "arrakasta bermatuta dago".


Ikuskizun horren bidez, Nafarroa eta Aragoaren artean dauden adiskidetasun eta sinpatia harremanak adierazten dira. Era berean, Zaragozarentzako garrantzitsuak diren bi mugarri ere ospatzen dira: alde batetik, Mundu Erakusketa eta, bestetik, Sitioen Bigarren Urteurrena.


Foru Komunitatean ixen handia duten bi musika-taldek eskainiko dute kontzertua: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Ernest Martinezen zuzendaritzapean arituko dena, eta Iruñako Orfeoia, Igor Ijurraren gidaritzapekoa. Kontzertuan, gainera, Linus Roth biolin-jotzaileak eta Irina Tchistjakova mezzosopranoak ere parte hartuko dute, bakarlari gisa.


Programaren lehen zatian Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Pablo Sarasate biolin-jotzaile iruindarraren "Zapateado" eta "Aires Bohemios" eskainiko ditu, aipatu musikaria hil zeneko ehungarren urteurrena ospatuz. Bigarren zatian, berriz, Iruñako Orfeoia izango du lagun Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Prokofiev-en "Alexander Nevsky" obra eskainiko dutelarik.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa