(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremua erabilera publikoko eremu izendatu dute, desjabetu ahal izateko

astelehena, 2008.eko irailak 15

Proiektua Legarda, Uterga eta Obanosen kokatzen da eta haren helburua  helburua Iruñeko Eskualdetik gertu eta Donejakue Bideko Autobideko Iruñea-Logroño ardatzean industria lurzorua sortzea da


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremua erabilera publikoko eremu izendatu du, desjabetu ahal izateko. Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektorialaren baitan dagoen eremua da, hain zuzen. Bestalde, Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko ekintzetako bat da, eta ondorioz, presakotzat jo dute aipaturiko proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren etxaldeen okupazioa.

2008ko apirilaren hasieran, Lurralde Antolamenduko Batzordeak oniritzia eman zion Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektorialari, eta gainera, honako hauek hitzartu zituen: 25 alegazio onartzea, enpresa eremuaren azalera %50,4 txikitzea, eta Obanosko udal mugapean erasandako azalera %87 txikitzea.


Proiektua “Navarra de Suelo Industrial” (NASUINSA) elkarte publikoak sustatu du, eta eremuaren gehiengoa Legardan dago. Proiektuaren helburua Iruñeko Eskualdetik gertu eta Donejakue Bideko Autobideko Iruñea-Logroño ardatzean industria lurzorua sortzea da, jarduera ekonomikoetarako lurzoru publikoaren eskaintza osatzeko.


Lurralde Antolamenduko Batzordeak, zehazki, Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremuak 589.068 metro koadroko azalera izanen duela erabaki zuen; beraz, hasierako azalera %50,4 txikitu zuen. Guztizko azalera honela banatuko da, udalerrika: 455.747 metro koadro, Legardan (%77,3); 105.807 metro koadro, Utergan (%17,9); eta 27.524 metro koadro, Obanosen (%4,6). Obanosi dagokionez, zehazki, hasieran 226.002 metro koadro okupatzea aurreikusten zuten, baina azkenean 27.524 m2 okupatuko dituzte (%87 gutxiago), eta hartara, udalerri horretan txikituko dute gehien eremuaren azalera.


Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremuko proiektuaren gaineko eztabaida tarteko, 1.330 alegazio aurkeztu zituzten. Mila bat alegazio antzeko edukia zuten eskariak izan ziren, eta hala, guztizko alegazio kopurua 35ekoa izan zen. Horietan, 53 gorabehera jarri zituzten mahai gainean, eta azkenean, Lurralde Antolamenduko Batzordeak, eskariak aztertu ondoren, 25 alegazio kontuan hartzea erabaki zuen.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa