(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Perez-Nievas kontseilariak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasturtea inauguratu du Cintruenigoko ‘Otero de Navascués’ ikastetxean asteartea, 2008.eko irailak 16

Inaugurazio-ekitaldi ofizialaren ostean, Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikastetxe publiko berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute. Ikastetxe berriak lau hezkuntza-linea jartzeko moduko edukiera izango du


Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas jaunak Haur eta Lehen Hezkuntzako 2008-2009 ikasturtea ofizialki inauguratu du Cintruenigoko "Otero de Navascués" ikastetxe publikoa. Ikastetxe hori, Hizkuntzen Tratamendu Bateratua (TIL) aplikatuko duen eskoletariko bat da, eta 90 ikasle izango ditu, guztira, Haur-eskolan (hiru urtekoak).


Inaugurazio-ekitaldi ofizialaren ostean, Hezkuntza kontseilariak eta Nabaskozeko alkate Adolfo Navascués jaunak Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3 eta 6 urte bitarteko haurrak) ikastetxe publiko berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute. Ikastetxe berriak lau hezkuntza-linea jartzeko moduko edukiera izango du, bai eta jantoki-zerbitzua ere.


Hizkuntzen Tratamendu Bateratuan aitzindaria


Jakina denez, Hizkuntzen Tratamendu Bateratuaren (TIL) ikuspegian oinarrituta, Hizkuntza Departamentuak Hizkuntza-eredu eleaniztuna finkatu du. Eredu horrek ingelesa eta gaztelera ditu oinarri, eta horri gehitu behar zaizkio euskara, eta beste hirugarren hizkuntza bat (frantsesa, alemana), hala badagokio. Proposamen horren oinarriak, legegintzaldi honetan finkatu, eta 2008-2009 ikasturte berrian jarriko dira abian, ikastetxe publiko ugaritan (Cintruenigo, Noain, Beriain, Burlatako Hilarion Eslava eta Lizarrako Remontival); horiei gehitu behar zaizkie, dagoeneko proposamena iaztik aplikatzen duten zentroak: Tuterako Elvira España, Benjamín de Tudela, Cardenal Ilundáin, Azpilagaña, José Mª Huarte, Doña Mayor, Catalina de Foix, Camino de Santiago, Añorbe eta Atarrabiako Lorenzo Goikoa. Era berean, sortzen diren zentro berriek hizkuntza-eredu hori erabiliko dute, Hezkuntza Departamentuak defendatzen duen gizarte-kohesioko eta elkarbizitzarako filosofiarekin bat etorriz.


Cintruenigoko Otero de Navascues ikastetxe publikoak, beraz, Nafarroako Gobernuak sustaturiko programa eleaniztunari ekin dio. Hizkuntzak bateratzeko tratamendu horren bidez, ingelesezko ikasketak areagotu egiten dira, euskara kanpoan utzi gabe (zentroa aurreko ikasturteetatik irakasten den hizkuntza izanik). Modu horretara, hasi berri dugun ikasturtean, 84 dira, dagoeneko ingelesezko ikaskuntza intentsiboa (elebiduna) aukeratu ahal izan duten haurrak. Horietatik 18k, gainera, ikasketak euskaraz egitea ere hautatu dute.


Modu progresiboan, hau da, ikasturtez ikasturte gauzatuko den programa elebidunaren (eta eleaniztunaren) ezarpena bermatzeko, Hezkuntza Departamentuak ikasketa-buru laguntzaile bat izendatu du programaren koordinatzailea eta liderra izan dadin. Horrez gain, pertsona hori arduratuko da Departamentuaren eta Nafarroako zentroen sareko kideen arteko lotura bermatzeaz, bi-biek eskaintzen baitituzte programa eleaniztunak.


Zentroko irakasleek programa hori aplikatu ahal izateko gaitasun nahikoa dute: Ingelesez jarduten duten irakasle biek hartu zuten parte atzerrian eskolak emateko praktika-programan, horretarako lan-lizentzia izan zutelarik. Gainera, antzeko beste ikastaro bat egiten hasi da, aste honetan bertan, zentroko beste irakasle bat. Proiektuan sartuta dagoen Haur-hezkuntzako talde osoak, gainera, lansaio berezi batzuetan parte hartu du, oraintsu, Nafarroako gainerako ikastetxeetan aipatu plana abian jarri duten zentroetako irakasleekin batera. Ondorioz, programa akademikoak asten guztira dituen 28 saioetatik 11 ingelesez ematen dira.


Zentroko ikasle, talde eta irakasleak


2007-2008 ikasturtean 740 ikasle izango dira Cintruenigoko "Otero de Navascués" ikastetxean (273 Haur Hezkuntzan eta 464 Lehen Hezkuntzan); irakasleak, berriz, hirurogei izan ziren.


Indarreko ikasturtean, Haur Hezkuntzako 1. mailan (hiru urtekoak) 90 ikasle berri izango dira TIL programa berrian, horietatik 18 euskaraz. Haur Hezkuntzako 2. mailan, 79 ikasle izango dira G ereduan, eta 15 berriz A ereduan; 3. mailan, 83 daude G ereduan eta A ereduan, berriz, 7. Lehen Hezkuntzako sei ikasturteetan 396 ikasle matrikulatu dira G ereduan eta 68, berriz, A ereduan.


Arestian esan bezala, 2004-2005 ikasturtetik hona, hazi egin da zentro honetako ikasle kopurua. Urte horretan, ikasleak 562 izan ziren eta taldeak, berriz, 27; hurrengo ikasturtean 586 ikasle izan ziren; 2006-2007 ikasturtean, 651; 2007-2008an 703; eta aurten 737 daude, 34 taldetan banatuta.


Cintruenigoko "Otero de Navascués" ikastetxe publikoa aitzindaria da, baita ere, Lehen mailako ikasleekin sarean lan egiteari dagokionez, kalitate-kudeaketako sistemen arabera, betiere. Zentro horretan frantsesa irakasten da atzerriko hizkuntza moduan Lehen mailako hirugarren zikloan (5. eta 6. mailan).


Eskolako jantoki-zerbitzua 2005-2006 ikasturtean hasi zen funtzionatzen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa