(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Antolamenduko Batzordeak oniritzia eman die Lodosako Jarduera Ekonomikoen Eremuari eta hiru gasbide tarteri asteartea, 2008.eko irailak 16

Lurralde Antolamenduko Batzordeak bilera egin du, gaur goizean, Nafarroako Jauregian, eta bertan, oniritzia eman die Udalaz gaindiko Eragina duten Plan Sektorial hauei: Lodosako Jarduera Ekonomikoen Eremuari eta hiru gasbide tarteri (Sesma eta Lerinerako adarra; Larraga, Berbintzana eta Miranda Argarako adarra; eta bigarren mailako garraiorako Larraga-Los Arcos gasbidea).


Lurralde Antolamenduko Batzordea

Lurralde Antolamenduko Batzordeko buru Esparza kontseilaria izan da. ( irudia handitu )

Lodosako Jarduera Ekonomikoen Eremua NASUINSA elkarte publikoak sustatu du, eta hura egiteko Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektorialaren helburua honako hau da: Lodosako udal mugapearen hegoaldean enpresak ezartzeko 993.805 metro koadroko eremua sortzeko egin beharko diren esku-hartzeak definitzea, eta hala, Ebroko ardatzean jarduera ekonomikoa sortu dadin bultzatzea. Gaur egun, eremu horretan industriarako lurzoru publiko gutxi dago, baina ingurune erakargarria izan daiteke, komunikazio, ur eta arazketa sareak eta energia azpiegiturak dituelako.


Aipatu ditugun gasbide tarteei dagokienez, berriz, Sesma eta Lerinerako adarra Gas Navarra SA enpresak sustatu du, eta haren helburua honako hau da: Sesma eta Lerin eta etorkizunean haietan eginen dituzten industrialdeak hodiratutako gas naturalez hornitzea. Adarrak 14.494 metroko guztizko luzera izanen du, eta Sesma eta Leringo udal mugapeetako lurrak zeharkatuko ditu. Espedientea jendaurrean egon den aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.


Larraga, Berbintzana eta Miranda Argarako adarra ere Gas Navarra SA enpresak sustatu du, eta haren helburua hiru herriak eta etorkizunean haietan eginen dituzten industrialdeak hodiratutako gas naturalez hornitzea da. Adarrak 10.253 metroko guztizko luzera izanen du, eta hiru herrietako lurrak zeharkatuko ditu. Espedientea jendaurrean egon den aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.


Azkenik, bigarren mailako garraiorako Larraga-Los Arcos gasbidearen proiektua onartu du Lurralde Antolamenduko Batzordeak. Gasbidea Gas Natural Transporte SDG SL enpresak sustatu du, eta haren helburua honako hau da: Allo, Arroitz, Los Arcos, Sesma eta Lerin, etorkizunean haietan eginen dituzten industrialdeak, eta gaur egungo Georgia Pacific enpresa hodiratutako gas naturalez hornitzea. Adarrak 36.476 metroko guztizko luzera izanen du, eta Larraga, Oteitza, Allo, Deikaztelu, Arellano, Arroitz, Barbarin, Lukin, Los Arcos eta Sesmako udal mugapeetako lurrak zeharkatuko ditu. Espedientea jendaurrean egon den aldian, Riegos de Navarra SA enpresak alegazio bat aurkeztu du, eta dagoeneko ebatzi dute. Hartutako erabakian adierazi dutenez, Lizarrerriko eremu bat ureztatze eremu bilakatzeko aurreproiektuan (Nafarroa 2012 Planeko esku-hartzeetako bat) Mayor ibaian aurreikusi duten urtegiak erasaten dituen gasbide tarteetan Gas Natural enpresak proposatutako segurtasun neurriak hartuko dituzte, eta hala, bi azpiegiturak bateragarriak izanen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa