(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 212.000 €-ko diru-laguntza eman dio Merkatarien Elkarteen Federazioari, modernizazio-proiektuak gauzatu ditzan asteazkena, 2008.eko irailak 17

Ekimen horien helburuak dira: generazio berriei lekukoa ematea, komertzioen erosketa eta afiliazio zentralak sortzea, eta leialtze-sistema bat eratzea


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuaren bitartez, 211.807 €-ko diru-laguntza eman dio Nafarroako Merkatari Elkarteen Federazioari, Nafarroako Merkataritza Modernizatzeko II. Planean barne hartzen diren proiektuak garatu ditzan. Plan horren helburua, enpresa txikiak modernizatzea eta horien lehiakortasuna hobetzea da. Zehatzago, proiektu horien bidez, generazio berriei lekukoa ematea, komertzioen erosketa eta afiliazio zentralak sortzea eta leialtze-sistema bat eratzea da lortu nahi dena.


Laguntza hori jasota geratu da gaur goizean José María Roig Aldasoro kontseilari jaunak eta Federazioko ordezkari Inmaculada Abinzano andreak sinatu duten hitzarmenean.


211.807 €-ko diru-laguntza horrek aurrekontu osoaren %70 osatzen du. 107.590 € leialtze edo fidelizazio proiektura bideratuko dira; 56.725 € generazio aldaketa helburu duten ekimenetara; eta gainerako 47.492 €ak, berriz, erosketa-zentralak ezartzera.


Nafarroako Merkatari Elkarteen Federazioa, Foru Komunitatean dagoen mota horretako bakarra da. Merkatari elkarte desberdinak barne hartzeaz gain, Nafarroako komertzio txikien zati esanguratsu bate re ordezkatzen du. 2008an zehar, Nafarroako Komertzioak Modernizatzeko II. Plana egiten parte hartu duen Federazio horrek, Planean bertan jasota dauden sektorearentzako proiektu garrantzitsuak garatuko ditu; hau da, generazio aldaketa sustatu eta eskualdatzeen poltsa sortuko du, komertzioen erosketa eta afiliazio zentralak sortuko ditu, eta leialtze-sistema bat eratuko du.


Gogoratu beharra dago Nafarroako Gobernua Komertzioa Modernizatzeko II. Plana garatzen ari dela. Plan horrek barne hartzen ditu, besteak beste, generazio aldaketarako kudeaketan merkatariei laguntza ematea, interesa duten gainontzeko gaituei negozioa eskuratzeko eskualdaketak ahalbideratzea, sektoreko elkarteak sustatzea, sektore berdinean dihardute lurralde-eremu desberdinetako enpresen arteko kontaktu eta topaketak sustatzea, eta merkatari elkarteen ekimenei laguntza ematea, zerbitzu-emateak eta bezeroen leialtze sistemak garatu ahal izateko, Internet bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa