(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako mahastien bilakaera kontuan hartuta, badirudi aurtengo uzta kalitate onekoa izanen dela asteazkena, 2008.eko irailak 17

Nafarroako mahastien bilakaera kontuan hartuta, badirudi aurtengo uzta kalitate onekoa izanen dela. Horixe bera adierazi du Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroak (EVENA, Estación de Viticultura y Enología de Navarra), Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko erakunde autonomoak.


EVENAren arabera, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren zein "Errioxa" Jatorrizko Deituraren babespean dauden lurralde eremuetako mahatsa behar bezala ari da heltzen, 2007arekin alderatuz gero gutxi gorabehera astebeteko atzerapenarekin badator ere. Azkeneko asteetan euri dezente egin du, eta ondorioz, mahats mordoen pisua zertxobait handitu da eta garraztasuna, berriz, txikitu (azidoak guztira eta azido malikoa).


Laburbilduz, parametro analitikoak oso orekatuta daude, eta egokiak dira mahatsa kalitate onekoa izateko. Mahatsa, gainera, osasun egoera onean dago.


Bestalde, EVENAk adierazi duenez, Erribera Behean dagoeneko hasi dira mahatsa biltzen; "ale xeheko moskatela", "Chardonnay" eta "Merlot", hain zuzen.


Atxikita dituzue Nafarroako eremu bakoitzeko taulak, eta horietan honako hauek daude adierazita: laginak zer herri eta parajetan hartu dituzten, zer mahats mota hartu duten, pisua, graduak (aurreikuspena), guztizko garraztasuna (tartarikoa), eta azido malikoa.

Dokumentazioa:
Datos Ribera Alta
Datos Ribera Baja
Datos Tierra Estella
Datos Valdizarbe
Datos Baja Montaña
Datos D.O.C Rioja

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa