(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak onddoak eta zizak kontuz bildu eta jateko gomendatu du asteazkena, 2008.eko irailak 17

Inongo dudarik gabe ezagutzen diren espezie jangarriak bakarrik kontsumitu behar dira


Onddo eta zizen sasoia urrian hasiko da, eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak inongo dudarik gabe ezagutzen diren espezie jangarriak bakarrik bildu eta jan behar direla gogorarazi die mikologia zaleei.


Onddo eta zizek eragindako toxikazioak saihesteko oinarrizko irizpidea honako hau da: inongo dudarik gabe jangarriak direla dakigun espezieak bakarrik kontsumitzea. Osasun Departamentuak, bestalde, onddo eta ziza pozoitsuak identifikatzeko erabiltzen diren "arau orokor" batzuk faltsuak direla gogorarazi du (adibidez, onddo eta ziza pozoitsuek baratxuri alea edo zilarrezko koilara belzten dutela dioena). Espezie pozoitsu batzuk, "amanita phalloides" esaterako, ezin dira hauteman proba horiek eginez. Era berean, gezurra da barraskiloek edo beste animalia batzuek jaten dituzten espezie guztiak jangarriak direla; onddoak eta zizak, landareak bezalaxe, gizakiontzako pozoitsuak izan daitezke, beste animalia batzuentzat jangarriak izanagatik.


Onddoek eta zizek eragindako toxikazioen koadro klinikoa honako hau izan ohi da: gastroenteritis akutua, goragalea, gorakoa eta beherakoa. Oro har, koadro klinikoak ez dira larriak izaten, baina kasu batzuetan bizia arriskuan egon daiteke.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa