(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako enpresetan praktikak eginen dituzten Lanbide Heziketako 68 ikasleei harrera egin diete osteguna, 2008.eko irailak 18

52 neska eta 16 mutil dira, eta Ingalaterra, Irlanda eta Italiara joanen dira euren ezagueretan sakontzeko


Ikasleak Pedro González Felipe Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiarekin.

Ikasleak Pedro González Felipe Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiarekin. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Pedro González Felipe Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak harrera egin die, Hezkuntza Departamentuan, Goi Mailako Lanbide Heziketako hirurogeita zortzi tituluduni. Aurki Europar Batasuneko enpresetan trebakuntza praktikak eginen dituzten ikasleak dira, hain zuzen, eta harreraren ondoren, gazteak (52 neska eta 16 mutil) informazio bilera batera bilduko dira, Departamentuan bertan, Ingalaterra, Irlanda eta Italian eginen duten egonaldiaren ezaugarrien berri jasotzeko.


Egonaldiak hiru hilabeteko iraupena izanen du, eta haren xedea "Lantokiko Trebakuntza" modulua osatzea da. Ikasleek, hartara, ohiko ingurunetik kanpoko kultura, gizarte eta lan baldintzak ezagutuko dituzte, ezaguera teknikoak zein hizkuntza ezaguerak handitu eta hobetuko dituzte, lanbide gaitasunak hobetuko dituzte, eta batik bat, Nafarroan zein abegi herrialdeetan laneratzeko aukera gehiago izanen dituzte. Ingalaterra eta Irlandara 16 ikasle joanen dira (11 neska eta 5 mutil), eta Italiara, berriz, 52 (11 mutil eta 41 neska).


Atzerriko praktika aldiak Europako "Leonardo da Vinci" eta "Erasmus" Programen esparruan daude kokatuta.


Merkatua gero eta nazioartekoagoa da, eta ondorioz, langileen mugikortasun geografikoak garrantzi handia du eta hizkuntza gaitasuna handitzea beharrezkoa da. Horregatik, Nafarroako enpresa erakundeek sostengua ematen diete trebakuntza Europar Batasunean osatzea xede duten ekimenei.


Gainera, gisa horretako ekimenak gero eta arruntagoak dira, eta hala, Lanbide Heziketako nafar ikasleek gero eta interes handiagoa dute Europari begira.


Italian, Erresuma Batuan eta Irlandan praktikak egiteko hautatu dituzten 68 ikasleek hizkuntza trebakuntza jaso dute atzerrira joan aurretik, eta kasuan kasuko herrialdera iristen direnean ere trebakuntza jasoko dute, lan ingurunean bizkorrago integratzeko.


Praktikak egiteko hautatu dituzten enpresak honako jarduera arlo hauetakoak dira, funtsean: mantentze lanak, osasuna, informatika, administrazioa eta kudeaketa. Praktikak amaitzen dituztenean, nafar ikasleek "Europass" agiri ofiziala jasoko dute, atzerrian praktikak egin dituztela ziurtatzeko.

Dokumentazioa:
FP. Practicas en el extranjero.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa