(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Castejoneko ipar-sarbideko obrak bisitatu ditu osteguna, 2008.eko irailak 18

Jarduera horren bidez, Foru Komunitateko errepide-sareko puntu gatazkatsuenetariko bat hobetzea lortuko da


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Kontseilari Laura Alba Cuadrado andreak Castejoneko ipar-sarbidea egokitu eta hobetzeko obrak bisitatu ditu gaur goizean. Obra horiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Errioxako Autonomia Erkidegoaren areko lankidetza-protokoloaren baitan ulertu behar dira. Protokolo horren xedea da, aipatu Komunitate bien arteko mugan dauden bideak zati batez birmoldatzea, zati bi-bietan egun dagoen istripu-arriskua murrizteko, bai era errepide-zerbitzuaren baldintzak hobetzea.


Iruña-Madril arteko N-113 errepidearen eta Castejon-Alfaro errepidearen arteko bidegurutzea, zatituta dagoen biribilgune bat da. Ikuspen murritza dago bertan, sestra-aldaketa baitago trenbide gaineko zubian, biribilgunetik oso metro gutxira. Bertatik, 7.741 ibilgailu igarotzen dira egunero, eta horietatik %20,3 ibilgailu astunak dira.


Urteetan, arazoa konpontzeko makina bat jarduera burutu dira gatazka-puntu horretan, esaterako, azelerazio eta dezelerazio bideak luzatzea, seinale bertikal nahiz horizontalak gehitzea, bide-gurutze arriskutsua dagoela ohartarazten duten kartelak ezartzea eta zoladuran soinua ateratzen duten bandak jartzea, etab…Neurri horiei guztiei esker bidegurutzeko segurtasuna hobetu bada ere, egokitzapen hobea lortu aldera, beharrezkotzat ikusi da Komunitate bien artean tamainaz handiagoa den jarduera exekutatzea.


Obren deskribapena


Egungo proiektua exekutatuz gero, ezkerrera biraketak egitea saihesten da; izan ere, Castejón-Alfaro errepideari jarraipena ematen dion bidea eraikiko da, N-113 errepidearen behealdetik, bidearen gainetik doan zubiko baoetako bat aprobetxatuz. Modu horretara, ekidin egingo lirateke N-113 errepideko bidegurutze guztiak, eta mugimendu guztiak (Castejón-Alfaro, Madril-Alfaro eta Iruñea-Castejón) N-113 errepidearen azpitik joango lirateke, maila berean igaro ordez. Burutuko diren jardueren artean, bidegurutzean argiteria hartzea aurreikusi da -lehen ez zegoen- eta, ondorioz, asko hobetuko da bide-zati horretako segurtasuna. Gainera, handik gertu dauden gasolindegi eta jatetxera jotzeko sarbideak erregularizatuko dira. Horretarako, bi biribilgune egingo dira bidearen alde banatan, mugimenduak errazteko asmoz. Obrak 660.709,75 euroko zenbatekoarekin adjudikatu zitzaion Vionasa (Vías y Obras de Navarra S.A.) enpresari.


Protokoloaren edukia


Lankidetza-protokolo hori administrazio bi-biek eskumenak egikaritzen dituzten lurralde-eremuetan beharrezko jarduerak burutzeko beharrizanetik eratorri da. Alde batetik, Castejoneko ipar-sarbidea egokitu eta hobetzeko proiektua jaso da. Bestetik, LR-131 eta NA-134 errepideak birmoldatzeko proiektua jaso da, Errioxako Cantabria Industrialdean eta Vianako Las Cañas Industrialdean.


Protokoloak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernua izango da Castejoneko obrak proiektatu, exekutatu, zuzendu eta finantzatuko dituena, Errioxari dagokion bide-zatia barne. Kasu horretan, Errioxako Gobernuak gauzatu beharko du bere lurraldean dauden lursailen desjabetzeak. Era berean, Errioxako Komunitateari dagokio LR-131 eta NA-134 errepideen birmoldaketa-proiektua, exekuzioa eta zuzendaritza; Nafarroako Gobernua, berriz, Foru Komunitatean kokatuta dauden lursailak desjabetzeaz arduratuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa