(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun biolinistek eskainiko duten kontzertua eta lore eskaintza, larunbatean, Iruñean, Pablo Sarasateri bere heriotzaren mendeurrenean omenaldia egiteko osteguna, 2008.eko irailak 18

Gainera, urtemugarekin bat eginez, bi erakusketa antolatu dituzte, Iruñean, nafar biolinistaren ibilbide pertsonala zein lanekoa ezagutzera emateko


Sarasateren omenaldiko kartela.

Sarasateren omenaldiko kartela. ( irudia handitu )

Larunbat honetan, irailaren 20an, Pablo Sarasate iruindar biolinista eta musikagileari omenaldia eginen diote, bere heriotzaren mendeurrena dela-eta. Hain zuzen ere, harizko musika-tresnetako ehun ikaslek kontzertua eskainiko dute, eta gainera, lore eskaintza eginen diote. Ekitaldiak Iruñean eginen dituzte, nazioartean inoiz izan den musikagilerik ospetsuenetako baten sorlekuan.


Ekitaldiak Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatu dituzte, eta gaur goizean, Lola Eguren Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusiak eta Paz Prieto Iruñeko Udaleko Kulturaren zinegotzi ordezkariak hedabideei aurkeztu dizkiete.


Ehun biolinistek eskainiko duten kontzertua


 Antolatzaileen arabera, omenaldiko ekitaldi nagusia Iruñeko hiru ikastetxe ofizialetako ikasleek eskainiko duten kontzertua izanen da; hots, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako, "Pablo Sarasate" Erdi Mailako Musika Eskolako eta Joaquín Maya Musika Eskolako ikasleek iruindar biolinistaren omenez eskainiko duten kontzertua. Ekitaldira Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea bilduko dira.


Hain zuzen ere, harizko musika-tresnetako oinarrizko, erdi eta goi mailako ikasketak egiten ari diren ehun lagunek kontzertua eskainiko dute, 12:00etan, Iruñeko Media Luna Parkean, Pablo Sarasateren monumentuaren ondoan. Nolanahi ere, euria ari badu, kontzertua Kondestablearen Jauregian eginen dute, Iruñeko Kale Nagusiko 2. zenbakian.


Ekimenaren bidez, iruindar artistak jaioterriko musikarien sormena eta trebakuntza artistikoa bultzatzearren egin zuen lan handia aintzat hartu nahi dute. Esaterako, 1879an Santa Zezilia Orkestra sortu zuten Sarasateri esker (gaur egungo Nafarroako Orkestra Sinfonikoa); izan ere, Iruñeak bere orkestra izan zezan nahi zuen biolinistak, eta bere testamentuan diru laguntza bat utzi zuen xede horretarako.


Kontzertuan iruindar artistaren lanik ezagunenetako batzuk joko dituzte; hala nola "Miramar" zortzikoa edo "Zapateado" eta "Capricho vasco" lanak. Zuzendari lanetan Koldo Pastor ariko da, eta Bernardo San Martínek pianoa joko du. Gainera, Amaia Rázquin, Tamara González eta Sigurjon Freyrsson bakarlari moduan arituko dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa