(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko irailak 22

Gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hala, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea Garatzeko Erregelamendua onartu du.


Araudi berriaren onuradunak herritarrak zein toki erakundeak izanen dira. Lehenengoei dagokienez, zehazki, Erregistroko datuak aldatzeko administrazio prozedurak eta ondasun higiezinak balioztatzeko prozedurak modu argian eta errazean arautu dituzte, eta ondorioz, herritarrek segurtasun juridiko handiagoa izanen dute.


Udalei dagokienez, berriz, errealitatea hobeto islatzen duten Udal Katastroak izanen dituzte (udal mugape bakoitzeko higiezinei buruzko informazioaren datu base eguneratuak), eta hala, ondasun higiezinen gaineko udal zergak hobeto kudeatu ahal izanen dituzte (Lurralde Kontribuzioa, Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga, eta Herri-lurren Balio Igoeraren gaineko Zerga, besteak beste).


Gainera, hirigintzarekin, lurralde antolamenduarekin, nekazaritza eta landa garapenarekin, desjabetze ahalmenarekin eta laguntza eta diru laguntzen kudeaketarekin zerikusia duten beste esku-hartze batzuetarako eraginkorra den tresna bat ere jarri dute udalen esku.



Arautu dituzten alderdiak


Zehazki, Erregelamenduak honako alderdi hauek arautu ditu:


1.- Ondasun higiezinak osatzen dituzten elementuak, lurzoruko higiezin unitateak zein hegalak eta lurrazpiko unitateak kontuan hartuta. Identifikazio erreferentziaren berezitasunak, higiezin unitateak ezaugarriz hornitzeko sistemak, eta ondasun higiezin bereziak kalifikatzeko eta horiei kalifikazioa kentzeko prozedurak zehaztu dituzte, hain zuzen.


2.- Erregistroaren kontserbazioa. Doikuntza teknikoak, Erregistroko ondasun higiezinen balorazioa, eta Nafarroako Zerga Ogasunak ondasun bakoitzerako finkatutako balioaren aurka egiteko aukera barne.


3.- Erregistroko oinarrizko datuak gaurkotzeko prozedurak. Ondasun zehatzak banaka gaurkotzeko zein balioak taldean aldatzeko, udaleko eta udalez gaindiko Balorazio Txostenen bidez.


4.- Erregistroko informazio babestua eskuratzeko eta Erregistroan dagoen informazioa egiaztatzeko agiriak egiteko lege xedapenak. Xedapenak osatu dituzte, segurtasun juridiko handiagoa emateko.


5.- Erregistroko informazio grafikoa. Informazioaren ezaugarriak zehaztu eta informazioa eguneratu dituzte, hain zuzen.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa