(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, itunpeko irakaskuntzarekin hartutako konpromisoak betetze aldera, ia 7 milioi euro gehiago erabiltzea erabaki du

astelehena, 2008.eko irailak 22

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeko aurreikuspenen arabera, itunpeko irakaskuntzarako modulu ekonomikoak eta kuotak aldatu ditu; hain zuzen ere, lansarien hazkundearekin, antzinatasunarekin, zuzendaritza karguetako osagarriekin eta Itunpeko Irakaskuntzaren Kalitatea eta Lan Baldintzak Pixkanaka Hobetzeko Akordioan hitzartutako beste alderdi batzuekin zerikusia duten konpromisoak betetzeko.


Beste Akordio bati jarraiki, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari baimena eman diote lehenengo Akordioan hartutako konpromisoak bere gain hartu, gauzatu eta haien jarraipena egiteko.


Horren guztiaren ondorioz, Nafarroako Aurrekontu Orokorretako aurreikuspenak aldatu dituzte. Hala, 2008an, 6.952.000 euro gehiago erabiliko dituzte itunpeko irakaskuntzarako; 2009an, berriz, 2008an baino 2.744.798 euro gehiago erabiliko dituzte; 2010ean, 2009an baino 2.843.307 euro gehiago; eta 20011n, 2010ean baino 2.939.005 euro gehiago. Horretarako, urte bakoitzeko aurrekontuek berariazko partidak izanen dituzte, baldin eta mailegu egokirik eta nahikorik badago.


Jakina denez, 2008ko ekainaren 16an Itunpeko Irakaskuntzaren Kalitatea eta Lan Baldintzak Pixkanaka Hobetzeko Akordioa izenpetu zuten sindikatuetako ordezkariek eta Nafarroako itunpeko irakaskuntza pribatuaren sektoreko titular eta nagusien elkarteetako ordezkariek. Nafarroako Gobernuak bere gain hartu zuen Akordioa.


Orain, berriz, 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legean itunpeko irakaskuntzarako ezarri zituzten aurrekontu partidak eguneratu behar izan dituzte, lansarien hazkundearekin, hezkuntza maila bakoitzeko irakasle/ikasle talde harremana egokitzeko gastuekin, antzinatasunarekin, zuzendaritza karguetako osagarriekin, eta 2008an hitzartu zituzten beste alderdi batzuekin zerikusia duten konpromisoak betetzeko.


Moduluetako kostu gehigarri nagusia lansariak handitzeko izanen da. Hala ere, honako alderdi hauekin zerikusia duen gastua ere handiagoa izanen da: ordutegien murrizketa, antzinatasuna, langileen ordezkapenak, administrazio eta zerbitzu gastuak edo zuzendaritza eta pedagogia lan osagarriak, besteak beste.


Por otro lado, otro acuerdo autoriza al consejero de Educación a asumir, ejecutar y realizar el seguimiento de los compromisos adquiridos en él.


Como consecuencia de todo ello se aprueban modificaciones respecto de las previsiones de los Presupuestos Generales de Navarra que prevén un incremento global en 2008 de 6.952.000 euros para la enseñanza concertada; se prevé así para el año 2009 un aumento, respecto del ejercicio de 2008, de 2.744.798 euros; en el año 2010 se pretende destinar 2.843.307 euros más que en 2009, y en el año 2011 se aumentaría el gasto en 2.939.005 euros respecto del ejercicio 2010, con cargo a las partidas presupuestarias que se habiliten al efecto en los respectivos Presupuestos anuales, todo ello condicionado a la existencia de crédito adecuado y suficiente.


Como se sabe, el 16 de junio de 2008 se firmó el “Acuerdo de Mejora Progresiva de la Calidad de la Educación y de las Condiciones de Trabajo en el Sector de la Enseñanza concertada” entre los representantes de las organizaciones sindicales y de los titulares y patronales del sector de la enseñanza privada concertada de Navarra. Dicho Acuerdo fue asumido por el Gobierno de Navarra.


No obstante, se requiere ahora actualizar las partidas presupuestarias destinadas a la enseñanza concertada en la Ley de Presupuestos Generales de Navarra de 2008, en las cuantías suficientes para dar cumplimiento a los incrementos retributivos que fija y a los gastos requeridos para adecuar la relación profesor/grupo de alumnos en cada nivel educativo, la antigüedad, los complementos de cargo directivo y otros aspectos pactados.


Los aumentos salariales afectados por la concertación arrojan el mayor coste extra sobre los módulos. Sin embargo, también se precisan incrementos destinados a la aplicación de otras medidas como la reducción de horarios, el concepto de la antigüedad, sustitución del personal, gastos de administración y servicios, tareas directivas o pedagógicas adicionales y otros.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa