(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako errege-erreginek Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategia inauguratu dute, Zangozan astelehena, 2008.eko irailak 22

Joan Karlos eta Sofia Espainiako errege-erreginek Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategia inauguratu dute, gaur goizean, Zangozan.


Joan Karlos eta Sofia Espainiako errege-erreginek Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategian

Joan Karlos eta Sofia Espainiako errege-erreginek Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategian. ( irudia handitu )

Joan Karlos eta Sofia 11:30ean iritsi dira Zangozara, Rocaforte industrialdean dagoen Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategia ikustera, eta bertan, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak egin die harrera. Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidentea, Elma Sáiz Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Javier Itoiz Rocaforteko Kontzejuko presidentea, eta Esquisabel Suescun Zangozako alkatea ere agurtu dituzte errege-erreginek. Ondoren, 8 urteko haur batek, Ion Sola Usozek, Zangozako "Luis Gil" Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak, lore sorta bat eman dio erreginari.


Nafarroako Gobernuko bi presidenteordeak, José María Roig Aldasoro CENEReko presidente eta Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria, CENEReko patroiak, Juan Ormazábal Zentroko zuzendari nagusia, CENEReko Batzorde Eragileko kideak, eta beste arduradun batzuk ere agurtu dituzte errege-erreginek.

Santoñako atentatua dela-eta, minutuko isilunea egin dute inaugurazio ekitaldiaren aurretik, eta honako hau adierazi dute:


"Erregearen eskariari jarraiki, minutuko isilunea eginen dugu Luis Conde de la Cruz brigadaren omenez. De la Cruz goizaldean hil da, Santoñako "Virgen del Puerto" Patronatu Militarraren aurkako atentatuan, eta ekitaldi honetara bildu garen guztion izenean, atentatu terrorista hau zein atzo Gasteizen eta Ondarroan jazotakoak salatu eta gaitzetsi nahi ditut, irmotasun osoz. Zauriak jasan dituzten guztiak lehenbailehen osatu daitezen espero dut".


Erregeak Ohorezko Liburua sinatzen, Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz ondoan dutela

Erregeak Ohorezko Liburua sinatzen, Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz ondoan dutela. ( irudia handitu )

Segidan, eraikinean bertan, Laborategia inauguratu dute, eta ekitaldira 150 bat pertsona bildu dira: agintariak, CENEReko arduradunak, energia berriztagarrien arloko enpresetako arduradunak, etab. Sanz presidenteak, Cristina Garmendia Zientzia eta Teknologiako ministroak eta Juan Ormazábal CENEReko zuzendari nagusiak mintzaldiak egin dituzte, eta ondoren, Laborategiaren xedeei buruzko bideo bat ikusi dute. Jarraian, plaka bat duen monolitoa desestali dute errege-erreginek, inaugurazio ekitaldiaren oroigarri.


Gero, Joan Karlos eta Sofia Laborategiko instalazioak ikustera joan dira. Hasteko, helizeetako palen laborategia eta eremu teknikoa bisitatu dituzte, eta pantaila batean ordenagailuz egindako lanaren erakustaldia ikusi dute. Ondoren, ahalmen handiko trena dagoen aretoa ikusi dute. CENEReko lanei buruzko erakusketa didaktiko txiki bat ere bisitatu dute, eta beste areto batean, Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategiko ohorezko liburua sinatu dute. Hain zuzen ere, honako hau idatzi dute bertan: "Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategirako, Joan Karlos eta Sofia".


Bisitari amaiera emateko, errege-erreginek, Laborategiko langileek eta CENEReko zuzendaritza batzordeak taldeko argazkia egin dute.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz
Información facilitada por el CENER con motivo de la visita real.
Folleto explicativo del LEA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa