(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako errege-erreginek Nafarroako Enplegurako Aspace Fundazioko Ecointegra planta inauguratu dute, Agoitzen astelehena, 2008.eko irailak 22

Joan Karlos eta Sofia Espainiako errege-erreginek Ecointegra planta inauguratu dute, gaur arratsaldean, Agoitzen. Ecointegra aparatu elektrikoak eta elektronikoak birziklatzeko, ingurumeneko jardunbide egokiak zabaltzeko eta I+G+b jarduerak egiteko zentroa da, eta Nafarroako Enplegurako Aspace Fundazioak bultzatu du. Ezintasunen bat duten hamabost langile ditu.


Plantaren kanpoaldean, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die errege-erreginei. Honako hauek ere egin diete agur errege-erreginei: Francisco José Enguita Agoitzeko alkateak, Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak, Luis Antonio Gómara Nafarroako Aspaceko presidenteak, Juana Zalba Nafarroako Enplegurako Aspace Fundazioko presidenteak, Fernanda Esparza Nafarroako Aspaceko zuzendari nagusiak, Rafael Olleta Aspace Fundazioko zuzendariak eta Camino Ostériz Ecointegra plantako zuzendariak.


Ondoren, haur pare batek lore sorta bat eman diote Erreginari. Horietako bat Natalia de Dios Goyeneche izan da, 9 urteko neskatxa, Nafarroako Aspaceko Bortzirietako aisialdi programan parte hartzen duena; eta bestea, berriz, Guillermo Reyes Aguilera, 8 urteko mutikoa, Ramón y Cajal Ikastetxeko ikaslea, Nafarroako Aspaceko Petö programan parte hartzen duena.


Plantaren barrualdean, Joan Karlosek eta Sofiak jarduera didaktikoetako aretoa bisitatu dute, lehenengo solairuan, eta bertan, Fundazioak egiten dituen jarduerei buruzko erakusketa ikusi dute. Fundazioaren lan arloak azaltzen dituzten panelez osatutako erakusketa da, hain zuzen, eta erakusketa esparru bakoitzean kasuan kasuko arloan lan egiten duten ezinduak eta zentroetako arduradunak egon dira.


Segidan, izozkailuak birziklatzeko plantara joan dira errege-erreginak, eta prozesu guztia azaldu diete, zehatz-mehatz. Gainera, lanean ari zirenak agurtu dituzte.


Bisitari amaiera emateko, errege-erreginek oroimenezko plaka bat utzi dute agerian, erakundeko ohorezko liburua sinatu dute, eta taldeko argazkia egin dute, Ecointegrako langileekin eta Aspaceko Kontseiluko kideekin batera. Ohorezko liburuan honako hau idatzi dute, hain zuzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa