(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak NEURAXESS sortu du, ikertzaileen mugikortasuna bultzatzeko nafar nodoa asteartea, 2008.eko irailak 23

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, NEURAXESS sortu du, ikertzaileei laguntzeko nafar nodoa, EURAXESS Europako Mugikortasun Zentroen Sarearen baitan dagoena.


EURAXESS sareko zerbitzua da, eta ikertzaileei herrialde eta eskualde bakoitzeko I+G+b sistemei buruzko informazioa ematea eta mugikortasun oztopoak gainditzen laguntzea du helburu (Europar Batasunera etortzeko, Europar Batasunetik kanpora joateko edo Europar Batasunaren baitan mugitzeko).


Ikertzaileen mugikortasunerako europar atari berriak ikerketari sostengua ematea du xede, eta horretarako, mugikortasun geografikoa erraztu nahi du, informazioa emanez (bisak, tituluen homologazioa nazioartean, lan eskaintzak, soldatak, zerga sistema, osasun zerbitzua, etab.).


Nafarroako nodoak, berriz, hiru eginkizun ditu: batetik, informazioa bilatzea eta aholkularitza eskaintzea, Nafarroako ikerketa zentroetan lan egin nahi duten ikertzaileentzat (Europar Batasuneko zein Europar Batasunetik kanpoko ikertzaileentzat); bestetik, Foru Komunitatetik kanpoko ikerketa zentroetan lan egin duten nafar ikertzaileei laguntzea; eta azkenik, Foru Komunitatetik kanpo lan egin duten nafar ikertzaileei laguntza ematea, Nafarroara itzuli eta lanean jarraitzeko.


Horretarako NEURAXESS nodoak Nafarroari buruzko informazio praktikoa (ostatuak, agiriak, familia laguntzak...) eta profesionalentzako informazioa (laguntzak, lanpostu hutsak, ikertzaileentzako trebakuntza, lan ildoak...) emanen ditu.


EURAXESS eta NEURAXESS garrantzizko zerbitzuak dira, ikertzaileentzat zein Nafarroarentzat; izan ere, garapen zientifikoa eta teknologikoa bultzatuko dute Foru Komunitatean, bertako ikerketa gaitasun eta aukeren berri emanen dute, eta ikertzaileei lagunduko diete ikerketa erakundeak eta zentroak eskura izaten.


Bi ekimenak Europar Batasuneko VII. I+G Esparru Programako eta Espainiako I+G+b Plan Nazionaleko (2008-2011) helburu eta neurri estrategikoen baitan daude. Aipaturiko helburuetako batzuk honako hauek dira: I+G jardueretarako giza baliabideak ugaritzea, ikertzaileen mugikortasuna eta egonkortasuna bultzatzea, sistema nazioartekotu dadin bultzatzea, eta herrialdeak integratu daitezen bultzatzea.


Zer da EURAXESS?


EURAXESS lurralde egitura hierarkizatua duten nodoek osatzen dute. Europan, herrialde bakoitzak zentro bultzatzaile bat du, Bridgehead izenekoa, eta Europako Batzordearekin eta gainerako herrialdeetako Bridgehead-ekin koordinatuta dago.


Espainian, zeregin hori Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak (FECYT) betetzen du. Europar Batasuneko herrialde kide bakoitzak barneko sare bat du, herrialde bakoitzeko nodoek osatzen dutena. Espainiako Mugikortasun Sareari dagokionez, Mugikortasun Zentro bat du erkidego bakoitzean.


EURAXESS garrantzizko zerbitzua da, ikertzaileentzat zein Nafarroarentzat; izan ere, garapen zientifikoa eta teknologikoa bultzatuko du Foru Komunitatean, bertako ikerketa gaitasun eta aukeren berri emanen du, eta ikertzaileei lagunduko die ikerketa erakundeak eta zentroak eskura izaten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa