(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuko kontseilaria bihotz-hodietako arriskuei aurrea hartzeko kanpaina baten inauguraziora bildu da osteguna, 2008.eko irailak 25

Ekimena CardioAlert kanpainaren baitan dago; hots, sendagileen elkarteek eta farmazia enpresa batek antolatzen eta bermatzen duten eta Osasun eta Kontsumo Ministerioaren babesa duen kanpainaren baitan


María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria CardioEspacio gunearen inauguraziora bildu da, gaur goizean. Iruñeko Sarasate pasealekuan jarri duten karpan, hain zuzen, herritarrei informazioa emanen diete eta bihotz-hodietako arriskuen gainean sentsibilizatuko dituzte; izan ere, gaur egun horixe bera da Espainian eta Nafarroan heriotza gehien eragiten dituen arrazoia.


Ekimena CardioAlert kanpainaren baitan dago; hau da, Espainiako Familia eta Komunitate Medikuntzako Sozietateak (SemFYC), Espainiako Kardiologia Sozietateak (SEC), Espainiako Bihotzaren Fundazioak (FEC), Espainiako Komunitate Farmaziako Sozietateak (SEFAC) eta Bayer HealthCare enpresak antolatzen eta bermatzen duen kanpainaren baitan. Kanpainak, gainera, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren, gaixo elkarte nagusien, sendagileen sozietateen eta toki administrazioen babesa du. CardioAlert kanpaina 2004an jarri zuten abian, eta harrezkero, bertako kontzientziazio programek 13.000 pertsonatik gora trebatu dituzte Estatuko 32 hiritan.


Karpan bihotz-hodietako gaitzei buruzko informazioa emanen dute, zirkuluan ezarritako informazio panelen bidez. Bisitariek, hala, adinaren eta beste baldintza batzuen arabera bihotz-hodietako zer arrisku dauden jakin ahal izanen dute, eta gainera, bihotz-hodietako gaixotasunek biztanleengan zer eragin maila duten ere ikusiko dute. Langile espezialistak arituko dira herritarrei informazioa eta materialak ematen.


CardioEspacio gunea aurkezteko ekitaldira honako hauek ere bildu dira: Yolanda Barcina Angulo, Iruñeko alkatea; Fernando Olaz Preciado, sendagilea, Euskal Herriko Kardiologia Sozietateko presidentea; Carlos Amezqueta Goñi, sendagilea, Nafarroako Familia eta Komunitate Medikuntzako Sozietateko kide eta Nafarroako Lehen Mailako Artapeneko bihotz-hodietako gaixotasunen prebentzioko arduraduna; eta Estefanía Moreno, sendagilea, proiektuaren koordinatzailea.


Osasun Departamentuko kontseilariak oso balioespen positiboa egin du CardioAlert kanpainako ekimenaren gainean, eta herritarrei bihotz-hodietako osasunari buruzko oinarrien berri ematea garrantzizkoa dela adierazi du, arriskuei aurrea hartzeko ekintzetan parte hartu dezaten bultzatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa