(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"012 Infolokalak" bikoiztu egin du Nafarroako Enplegu-zerbitzuarekin loturiko arreta-kopurua ostirala, 2008.eko irailak 26

012 Infolokala, Toki Administrazio Departamentuak eta tokiko 106 erakundek sustaturiko zerbitzua da. 2007arekin alderatuz gero, azken 9 hilabeteetan zerbitzu horrek bikoiztu egin ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin (SNE) zerikusia duten deiak. Izan ere, 30.163 dei jaso dira aurten; 2007an, berriz, 14.691.



2005. urtetik aurrera, 012 Infolokal-ek ematen dio SNEri deiak jaso, SMS mezuak bidali eta bestelako deiak egiteari buruzko zerbitzu guztia. Lankidetza hori areagotuz joan da, eta iaztik aurrera, telefonogune berriak ireki dira bulego desberdinetan: Rochapea, Iruñako Zabalgunean eta, urte hasieratik, baita Iturrondo Prestakuntza Zentroan ere.



012 zerbitzuari esker, beraz, herritarrek SNErekin zerikusia duten izapide eta erakundeei buruzko informazioa jaso dezakete, lan-eskaintzak jasotzeko izena ema dezakete, bai laneko elkarrizketa edota probetarako hitzorduak antolatu ere.



Urtarrila eta abuztua arteko jardueraren datuak 2007koekin alderatuz gero, honakoak aipatu behar dira:




Datu horiek argi adierazten dutenez, 012ak SNEri ematen dizkion zerbitzuek nabarmen egin dute gora.



Gaur egun, 106 dira, dagoeneko 012 zerbitzuan integratuta dauden udal eta erakundeak. Horri esker zerbitzu osoa ematen zaie 252.308 herritarrei (ez dira zenbatu Iruña eta Tuterako 010 zerbitzuak barne hartzen dituztenak), hau da, Nafarroako biztanle guztiei, ia-ia.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa