(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar, Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako arte plastikoen eta ikus-entzunezko sormenaren kategorietako lan finalisten erakusketa zabalduko dute ostirala, 2008.eko irailak 26

Bihar, larunbata (irailaren 27a), 2008ko Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako arte plastikoen eta ikus-entzunezko sormenaren kategorietako lan finalisten erakusketa zabalduko dute, 20:00etan. Topaketak Nafarroako Gobernuak antolatzen ditu, hain zuzen, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez.


Erakusketa Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan egonen da ikusgai, urriaren 11ra arte, eta ordutegia honako hau izanen da: astelehenetik larunbatera, 18:30etik 21:00etara; eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.


Arte plastikoen kategorian hainbat diziplinatako 70 lan aurkeztu zituzten lehiaketara (argazkigintza, pintura, eskultura, edo instalazioak, besteak beste), eta epaimahaiak horietako 25 hautatu ditu finalerako. Hainbat teknika, euskarri eta estilo uztartzen dituzten lanak dira, eta euren egileak honako hauek dira: Lorea Alfaro García, Iranzu Antona Chasco, Maider Araguas Jusué, Javier Arbizu Martínez, Sandra Arróniz Lacunza, Irene Cabañas Marcos, Iban Delgado Artola, Verónica Eguaras Alcántara, Elisa Fernández Arteta, David Fernández Mutiloa, Amaia Gracia Azqueta, Cristina Jiménez Gómez, Fermín Jiménez Landa, María Jiménez Moreno, Txema Maravi Artieda, Arpine Patatanian Mkrtchian, Raquel Samitier Castillón, Iker Serrano Robles, Leire Urbeltz Munuce, Raúl Ursúa Astráin eta Iosu Zapata Osés.


Ikus-entzunezko sormenaren kategoriari dagokionez, berriz, 22 lan aurkeztu zituzten, eta finalerako 8 hautatu dituzte (musikako bideo lanak, dokumentalak, fikziozko film laburrak edo animazioa). Lan finalistak honako hauek dira: "Last Smile", Aitor Aspe Fid-en film laburra; "Growing ‘Hachilles Heel’, Mikel Xabier Arraiz Aldunate-ren bideoklipa; "Foto", Andrés Salaberri Pueyoren film laburra; "Barazki biziduna", Harri Larunbe Anderson-en bideo lana; "Inspire the world", Sergio San Martín Cerezoren bideo lana (musika); "One sun One nation", Alicia Giménez Garcíaren dokumentala; "El chicle", Diego Escribano Ott-en animazioa; eta "Otra vez… nada", Laida Azcona Goñiren bideo lana.


Aurten, 2008ko Topaketetako sariak banatzeko galan emanen dute saridunen izenen berri. Gala Baluarten eginen dute, azaroaren 23an (igandea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa