(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Erdialdean hiru gasbide proiektu onetsi dira

astelehena, 2008.eko irailak 29

Allo, Arronitz, Berbintzana, Los Arcos, Lerin, Miranda de Arga eta Sesma udalerriei gas naturalez hornitu nahi zaie


Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko hiru proiektu sektorial onetsi ditu ondoko udalerri hauei gas natural bideratuz hornitzeko eginen diren gasbideei dagozkienak: Allo, Arronitz, Berbintzana, Los Arcos, Lerin, Miranda de Arga eta Sesma, eta egoki bada, aipatu herrialdeetako industrialdeak ere.


Helburu hori erdiesteko Nafarroako Gobernuak ondoko proiektu sektorial hauek landu eta onetsi ditu: “Garraiorako bigarren mailako gasbidea, APB Larraga-Los Arcos"; “Gasbidea, Sesma eta Lerinera APA adarra"; eta “Gasbidea, Larraga, Berbintzana eta Miranda de Argara APA adarra”. Beste zehaztapen batzuk ezertan ukitu gabe, Nafarroako Gobernuak haren erabakian zehazten duenez, aipatu proiektuak egiterakoan Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eta Ondare Historikoaren Zerbitzuaren argibideei jarraituko zaie bai eta kasu bakoitzean dagozkien ingurumenaren gaineko eragin-deklarazioei ere.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa