(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lodosako Jarduera Ekonomikoen Eremua onetsi da, 993.805 metro karratuko industria-lurraren azalera hartuz

astelehena, 2008.eko irailak 29

Lodosako Jarduera Ekonomikoen Eremuari buruzko Udalez gaindiko plan sektoriala onetsi du Nafarroako Gobernuak erabaki bidez. Eremuak guztira 993.805 metro karratu okupatuko ditu eta aukera emanen die Ebroko Ardatz eskualdean jarduera sortuko duten enpresei ingurune ekargarrian jartzeko, izan ere, bertan komunikazio sareak (autopsia eta trena, batez ere), ura (Ebro ibaia eta Lodosako Ubidea), saneamendu sareak eta energia-azpiegitura baitira.


Proiektu hau lehentasunezkoa da eta Nafarroa 2012 Planaren barrenean jasota dago. Proiektua Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatu du, Nafarroako Industria-Lurzorua, S.A. (NASUINSA) sozietate publikoaren bitartez.


Gobernuak zenbait zehaztapen ezarri ditu haren erabakian nahitaezko baldintza gisa Plana aurrera eramateko. Horrela bada, Planean aurreikusten den lurzatiketaren malgutasunari begiratuta planteatu litezkeen aldaketak bidezkoa den hirigintza tresnarekin tramitatuko dira, aldaketak handiak izateagatik Plana aldatu beharra gertatzen ez bada behintzat. Nolanahi ere, proiektatutako berdeguneetan murrizketaren bat eginez gero, Plana aldatu beharko da.


Bestalde, aparkalekuen hornidura aldatuko da, izan ere, egokiago ikusten baita errepide publikoan linean aurreikusten ziren plazak bateria modura aldatzea. Kontutan eduki izan da industria lurzatiketarako hasieran aurreikusten zen plazen kopurua guztiz txikia zela behar den aparkaleku kopururako.


Gobernuaren erabakiak zehaztapen gisa ere jasotzen du bete behar dela Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak joan zen 2008ko uztailaren 4ean emandako txostena. Zehatz-mehatz, AP-68 autopistarako lotunea eta NA-123 errepidearen tarte baten bikoizketa koordinatu beharko dira “Abiadura handiko trenaren ipar-ekialdeko korridorea: Castejón-Logroño tartea” proiektuarekin.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa