(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak ohikoa baino hiru hilabete lehenago egingo die sozietateen gaineko zergaren itzulketa Nafarroako enpresei ostirala, 2008.eko urriak 3

Neurri honi esker, 6.723 enpresari likidezia injektatua, krisiaren aurkako bigarren plana jarriko da abian


Ogasunak ohikoa baino hiru hilabete lehenago egingo die sozietateen gaineko zergaren itzulketa Nafarroako enpresei. Neurri honen bidez, legez ezarritako epea erdira murriztu da eta, guztira, 6.723 izango dira likidezia-injekzioaren ondorioz onura lortko duten enpresak.


Foru Ogasuna aste honetan bertan hasi da itzulketak egiten, eta hala jarraituko du, urriaren 15a arte, enpresa guztiei dagokiena bueltatu arte. Ogasunak aurreratuko duen zenbateko osoa 35 milioi eurokoa da.


Neurri honen bidez, Nafarroako Gobernuak ekonomía suspertzeko helburuarekin pasa den ekainaren 23an onartutako krisiaren aurkako bigarren plana jarriko da martxan. Plan horrek, Sozietateen gaineko Zergaren itzulketa aurreratuaz gain, beste zazpi jarduera ere barne hartzen ditu; horiek martxan jarri ala ez baldintzatuta dago, kasurik gehienetan. Izan ere, Foru Parlamentuak onarpena eman behar dio Ekonomia Suspertzeko Neurriei buruzko Legeari, Gobernuak uztailaren 21ean onartutako lege-proiektuari alegia; azken horren parlamentuan da une honetan, tramitazio bidean.


Itzulketa


Nafarroako Gobernuaren Akordioak helburu bata zuen: Sozietateen gaineko Zerga itzultzea, gehienez 3 hilabeteko apean, legeriak ezartzen dituen 6 hilabeteen aurrean. Zerga horren likidazioa uztailaren 25ean egiten da eta, horretarako, dagokion aitorpena aurkeztu behar dute enpresa guztiek. Ordaintzeko betebeharra momentuan bertan exekutatzen da eta itzulketa, berriz, hurrengo sei hilabeteetan.


Nafarroan krisiaren aurkako neurri berri hori ezarrita, enpresek 3 hilabeteko apean jasoko dute itzulketari dagokion zenbatekoa, eta baliteke epe hori egun batzuetan aurreratzea ere. Urriaren batean, Nafarroako Ogasunak itzulketaren zenbatekoa eman zien horretarako eskubidea zuten enpresen ia erdiari (8,5 euroko zenbatekoa guztira), eta espero du urriaren 15era orduko itzulketa hori jasotzeko eskubide duten enpresen %97ari erantzuna emanda izatea.


Inbertsioaren aldeko erronka


2008an, guztira 16.231 enpresek aitortu dute Sozietateen gaineko Zerga. Horien artean %42 inguru negatiboak izan dira; hau da, enpresa horiek itzulketa jasotzeko eskubidea dute. Gainerako %58ª, berriz, positiboak (ordainketa) edota zero kuota dutenak zian dira; horrek esan nahi du, ez dutela ordaintzeko betebeharrik , baina ezta itzulketa jasotzeko eskubiderik ere.


Sozietaten gaineko Zerga aitortu duten enpresen %85ak internet bidez egin du aitorpena. Era berean, ekitaldi honetan, berriro ere, enpresek inbertsioaren aldeko apustua egin dute.


Foru Ogasunak emandako datuen arabera, Nafarroako enpresek 145 milioi eurotik gorako anura fiskalak pilatu dituzte. Zehatzago, inbertsioagatiko kenkariak 73,3 milioi eurokoak izan dira guztira; eta horien artean, 2.894 enpresak ekitaldi honetan burutako inbertsioengatik onurak jaso dituzte, eta 2.918 enpresak, berriz, aurreko ekitaldian burututako inbertsioengatik. Enplegua sortzeagatiko kenkariak, bestalde, 17,3 milioi eurotara iritsi dira: 1.842 Enpresek jaso dituzte aipatu kontzeptuengatiko onurak ekitaldi honetan, eta 1.084 enpresek, berriz, iazko ekitaldian enplegua sortzeagatik. I+G+b arloko kenkariak, azkenik, 10 milioi eurokoak izan dira, eta 144 enpresa izan dira horren onuradunak.


Gainera, inbertsioen atalean, inbertsioengatiko erretserba berezian gorderiko 22 milioi euro gehitu behar dira (219 enpresari dagokio zenbateko hori), bai eta 310 enpresei dagozkien 19,5 milioi euro ere, berrinbertsioagatiko salbuespenegatik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa