(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikastetxeetako bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko III. jardunaldiak gaur arratsaldean hasiko dira asteartea, 2008.eko urriak 7

Gaur arratsaldean, ikastetxeetako bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko III. jardunaldiak hasiko dira. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen jardunaldiak dira, hain zuzen, eta aurten irakasleen eta ikasleen arteko harremana izanen dute ardatz. Urriaren 7an eta 8an eginen dituzte (gaur eta bihar), Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan, eta Nafarroako ikastetxeetako 150 irakaslek parte hartuko dute.


Departamentuaren ustez, irakasleen trebakuntza lantzeko egokia da Foru Komunitateko ikastetxeetan gauzatu dituzten ekimenak (eraginkorrak izan direnak) ezagutzera ematea, esperientziak partekatzea, eta sarean lan egin eta profesional taldeen arteko harremanak sustatzea. Hala, ikastetxeetako harremanak hobetzea eta bizikidetzako eredu positiboak eskaintzea dute helburu jardunaldiek, eskola komunitateko kide guztien hezkuntza lana errazteko eta arrakasta izan dezaten eta gustura egon daitezen ahalbidetzeko.


Zehazki, Nafarroako ikastetxe jakin batzuetan ezartzen ari diren (eta emaitza onak dituzten) estrategia praktikoak emanen dituzte ezagutzera, eta lehenengo egunean ikastetxe batzuetan (Oteitzako San Salvador ikastetxe publikoa, Santo Tomas ikastetxea, eta Navarro Villoslada BHIa) diseinatu eta gauzatu dituzten esperientziak azalduko dituzte, beste ikastetxe batzuetan ezar daitezkeen ereduak guztiak ere (ikastetxe handi zein txiki, landa zein hiri eremuetako ikastetxe, eta ikastetxe publiko zein pribatuetarako baliagarriak diren ereduak).


Era berean, bizikidetzan oinarritutako hezkuntzaren oinarrietako bat ere aztertuko dute: irakasleen eta ikasleen arteko harremanak ikasgelan.


Horretarako, bigarren jardunaldian Rosa Marchenak parte hartuko du. Marchena irakaslea, psikopedagogian doktorea, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitateko Hezkuntza Departamenduko irakaslea, eta gaiari buruzko hainbat liburu eta ikerketaren egilea da, hain zuzen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa