Castellano | Euskara | Français | English
Iaz, suhiltzaileek 94 esku-hartze egin behar zituzten su hartu zuten tximiniak zirela-eta; gainera, 7 lagunek toxikazio arina jasan zuten karbono monoxidoa arnasteagatik
Nafarroako Gobernua Suhiltzaileen Parke Nagusia eraikitzen ari da Cordovillan (Galar), garai bateko Superser-en instalazioetan, eta lanen %87 egin dituzte dagoeneko. Instalazio berria 2009ko lehenengo hilabeteetan jarriko dute abian.
Gaur arratsaldean, ikastetxeetako bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko III. jardunaldiak hasiko dira. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen jardunaldiak dira, hain zuzen, eta aurten irakasleen eta ikasleen arteko harremana izanen dute ardatz. Urriaren 7an eta 8an eginen dituzte (gaur eta bihar), Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan, eta Nafarroako ikastetxeetako 150 irakaslek parte hartuko dute.
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 1.669.801 €-ko diru laguntza eman dio Iruñeko Udalari, gizarte enplegu babestuaren programa garatzeko.