(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cordovillako Suhiltzaileen Parke Nagusiko lanen %87 egin dituzte dagoeneko asteartea, 2008.eko urriak 7

Nafarroako Gobernua Suhiltzaileen Parke Nagusia eraikitzen ari da Cordovillan (Galar), garai bateko Superser-en instalazioetan, eta lanen %87 egin dituzte dagoeneko. Instalazio berria 2009ko lehenengo hilabeteetan jarriko dute abian.


Cordovillako Suhiltzaileen Parke Nagusia.

Cordovillako Suhiltzaileen Parke Nagusia. ( irudia handitu )

Lanen esleipen aurrekontua 6,8 milioi eurokoa da, eta dagoeneko 5,9 milioi euro ziurtatu dituzte. Beraz, 0,9 milioi euroko lanak falta dira ziurtatzeko. Lanak gauzatzeko aurrekontuan ekipamendua sartuta dago, baina aurreikuspenen arabera, beste 1,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute ibilgailuak eta berariazko material teknikoa erosteko.


Gaur egun egiten ari diren lanak honako hauek dira:


- Behe eta lehen solairuetako zoladura. Goiko solairuak amaituta daude. Lauzatze lanak ere bukatu dituzte.


- Behe, lehen eta bigarren solairuetako sabai aizunak eta banaketa. Hirugarren solairua amaituta dago.


- Kanpoko arotz lana, aluminiozkoa


- Barruko arotz lana


- Barruko horma finkoak, administrazio gelak banatzeko


- Elektrizitate instalazioak eta argiztapena, berokuntza sistema, iturgintza eta bainugeletako ontziak, kable sistema egituratuak eta telekomunikazioak, eta suteetatik babesteko neurriak. Aireztapeneko eta ur zikinak arazteko lanak amaituta daude.


- Heliportuan, lur mugimenduak, harri-lubeta, lur berdinketak eta aireratzeko bornea amaitu dituzte.


Parke berriak lau egiteko nagusi izanen ditu: Iruñeko eta Eskualdeko beharrizanei aurre egitea; eskualdeetako hamar parkeei laguntzea (Altsasu, Oronoz-Mugairi, Nabaskoze, Auritz, Zangoza, Tafalla, Azkoien, Lizarra, Lodosa eta Tuterako parkeei, hain zuzen); Nafarroako Gobernuaren zerbitzura lan egiten duten helikopteroak zentralizatzea (bi helikoptero dira -bat medikalizatua-, baina udako kanpainan beste bat kontratatzen dute); eta instalazioetan beste zerbitzu batzuk eskaintzea; hala nola, udako suteei aurrea hartzeko kanpaina edo talde bereziak eta ekipo medikalizatuak.


Hala, gaur egun gunea Iruñeko Aralar kaleko suhiltzaile parkean dagoen anbulantzia medikalizatua Cordovillako parkera eramanen dute, eta helikoptero medikalizatuarekin koordinatuta eginen du lan.


Iruñeko Eskualdearen hiri hazkundea (urbanizazio eta industrialde berriak) eta garrantzi demografiko hazkorra kontuan hartuta (Nafarroako biztanleen erdiak baino gehiago bertan bizi dira), suhiltzaileen parke nagusia Iruñeko erdialdean egotearen egokitasuna aztertu behar izan zuen Gobernuak. Izan ere, laguntza Nafarroako hiriburutik kanpo eman behar izaten denean erantzuteko denbora ez da oso onargarria izaten, batik bat suhiltzaileek hiri osoa zeharkatu behar izaten dutelako.


Gainera, gaur egungo parkea handitzea ezinezkoa da (zerbitzuei eta jarduerei dagokienez), kokalekuaren muga fisikoak direla-eta. Era berean, suteei aurrea hartzeko, itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuak urtaroaren arabera dituen beste beharrizan batzuk betetzea ere saihesten dute muga horiek; hala nola udako suteen kanpaina (horretarako, aldi baterako parkea muntatzen dute urtero Miluzen (Iruñea), Ingurumen Departamentuak utzitako lursail batean).


Nolanahi ere, Iruñeko Aralar kaleko parkeak lanean jarraituko du, Nafarroako hiriburuko beharrizanei aurre egiteko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa