(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak beste 700 plaza hitzartuko ditu egoitzetan, mendekotasunen bat duten adinekoen itxaron zerrenda desagerrarazteko ostirala, 2008.eko urriak 10

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, mendekotasunen bat duten adinekoentzako 700 plaza publiko sortuko ditu egoitzetan, hitzartze programa berri baten bidez. Programaren edukia María Isabel García Malo kontseilariak aurkeztu du, gaur, prentsaurrekoan.


Programaren xedea honako hau da: Nafarroan mendekotasun handia (1. eta 2. maila) eta mendekotasun larria (2. maila) duten adineko guztiei egoitza artapena eskaintzea, Gizarte Zerbitzuen Zorroan xedatuta dauden baldintzen eta intentsitatearen arabera. Zehazki, Nafarroan egoitza eskubidea duten adinekoen beharrizanei estaldura publikoa eskainiko diete, bi modutan: batetik, gaur egun mendekotasunen bat duten eta egoitza batean dauden pertsonen plazak hitzartuz; eta bestetik, hala nahi duten pertsonei zerbitzu publikoa eskaintzeko plazak hitzartuz. Programaren bidez 700 bat plaza publiko sortuko dituzte, eta hala, itxaron zerrenda desagertuko dela aurreikusten dute. Neurriari esker, gaur egungo plaza publikoen kopurua %42 handituko da.


Plaza berrien aurrekontua 20 milioi eurotik gorakoa da, 2009aren amaierara arte (hurrengo urteetan ere jarraipena emanen diote aurrekontuari). Zenbateko horri gaur egun hitzartuta dauden plazen kostua gehituz gero, Nafarroako Gobernuak 34 milioi euro erabiliko ditu 2009an egoitza artapenerako eskubidea bermatzeko.


Zentzu horretan, García Malo kontseilariak eskerrak eman dizkio Nafarroako Alderdi Sozialistari, bere sostenguarengatik. Gainera, proiektuaren bidez udalei egoitzak kudeatzen lagunduko dietela ere baieztatu du kontseilariak (Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat horixe da).


Programaren helburu zehatzak bi dira: batetik, mendekotasun handia edo larria (2. maila) duten eta egoitza pribatuetan dauden (laguntzarekin edo laguntzarik gabe) pertsonen egoitza artapena bermatzea; eta bestetik, plaza publikoen poltsa bat sortzea gaur egungo eta etorkizuneko eskariari aurre egiteko.


Bi helburuok betetzeko, hitzartze sistema berri bat sortu dute, CONCERDEP eta CONCERPLUS programen bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa