Castellano | Euskara | Français | English
Bidaiaren baitan, harreman ofizialak eginen ditu, Nafarroako Gobernuaren giza laguntza jasotzen duten ospitale eta laguntza zentroak bisitatuko ditu, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurreneko ekitaldietan parte hartuko du (Rosarion), eta 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako finaletara joanen da (Rosarion Foru Komunitateko funts publikoekin eraiki zuten "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan jokatuko dituzte).
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez (NGI), 2008ko Gazteriaren Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du. Foru Komunitateko gazteek gizartean parte-hartze handiagoa, mugitzeko aukera gehiago, autonomia handiagoa, eta bizi-kalitate hobea izateko lan egiten duten pertsona (gazte zein heldu), talde, elkarte edo erakundeei esker ona adieraztea xede duten sariak dira, hain zuzen.
María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria Ilundaingo (Aranguren Ibarra) Adingabeen Zentroko lehenengo harria jartzeko ekitaldiko buru izan da, gaur goizean. Manuel Fernández Martínez Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak eta Manuel Romero Aranguren Ibarreko alkateak ere parte hartu dute ekitaldian.
Arkitektura, Hirigintza eta Energiaren III. Nazioarteko Biltzarra Iruñean eginen dute, urriaren 30ean eta 31n, eta haren baitan, Espainiako Arkitekturaren IX. Biurtekoko lanen erakusketa eginen dute