(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ipuin bat argitaratu du, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ura modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziari buruz kontzientziatzeko ostirala, 2008.eko urriak 17

"Las aventuras del Enanito Fermín en un planeta en apuros" ipuina Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak garapenerako hezkuntzaren arloan abiatu duen ekimen baten esparruan dago


Las aventuras del Enanito Fermín en un planeta en apuros: Fermín y el agua

Libururaren portada.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak haurrentzako ipuin bat argitaratu du. Ipuinaren izenburua "Las aventuras del Enanito Fermín en un planeta en apuros: Fermín y el agua" (Fermin ipotxaren abenturak estu dabilen planeta batean: Fermin eta ura) da, Joseba de Echarrik idatzi du, eta irudiak César Orozenak dira. Departamentuak gizarte garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko abiatu dituen jardueren esparruan kokatuta dagoen argitalpena da.


Ipuina prentsaurrekoan aurkeztu dute, gaur, Txirotasuna Errotik Kentzeko Nazioarteko Egunean, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak, Joseba de Echarrik eta César Orozek.


"Fermin ipotxaren abenturak estu dabilen planeta batean" Nafarroako ikastetxeetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako ipuina da, eta balioetan oinarritutako hezkuntza indartzea du helburu, batik bat elkartasunean oinarritutako hezkuntza. Hain zuzen ere, ikastetxeetan garapenerako hezkuntzaren arloko ekimen bat gauzatzearren egin duten argitalpena da. Hala, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak kontsumoari buruzko bilduma bat jarri du abian, eta urtero liburu bat argitaratuko dute, kontsumo arduratsuaren alderdiak aztertzeko. Fermin ipotxari buruzko ipuinak argitaratzearen arrazoia horixe bera da.


Gaur aurkeztu duten ipuinean uraren kontsumo arduratsua aztertu dute; izan ere, adin horretako haurren garapen kognitiboari egokitzen zaioen gaia dela uste dute, haurren eguneroko bizimoduarekin lotura duen gai zehatza eta ukigarria delako.


Guztira 1.200 ipuin argitaratu dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gainera, zuri-beltzeko 16.000 ale egin dituzte koloreztatzeko (horiek ere euskaraz eta gaztelaniaz). Nafarroako 217 ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 3. mailako (5 urte) eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako (6 urte) ikasgela guztietan banatuko dituzte. Ekimenaren kostua 18.328 eurokoa izan da.


Fermin ipotxa Joseba de Echarrik sortu zuen pertsonaia da, eta hamabost urte daramatza Nafarroako ikastetxeetan barrena, neska-mutilen hezkuntzan parte hartzen eta haurrak garatzeko beharrezkoak diren hezkuntza gaiak aztertzen, hala nola gosea hirugarren munduan, naturarekiko ardura, animaliekiko begirunea eta maitasuna, edo bide hezkuntza, besteak beste. Joseba de Echarrik gaztainetako ipotxari buruzko ipuin bat idazten du udazkenero, danbolin eta guzti bisitatzen dituen haurrei emateko. César Oroz irudigileak ere hamabost urte daramatza Joseba de Echarrirekin elkarlanean, Fermin ipotxaren munduko pertsonaien irudiak egiten.


Fermin ipotxari buruzko ipuinak haurren hezkuntzarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak dira: elkartasuna, naturarekiko begirunea, edo kontsumo arduratsua, besteak beste.


Txirotasuna Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna


Esan dugun moduan, gaur Txirotasuna Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna da, eta García Malo kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak iaz 16 milioi eurotik gorako aurrekontua gauzatu zuen gizarteratzearen arloan. Zuzeneko diru laguntzak 2.961 lagunek jaso zituzten, toki entitateek edo Departamentuaren mendeko taldeek (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Taldeek -EISOL-, adibidez) gauzatutako gizarteratze eta laneratze programen bidez.


Gainera, 2.358 pertsona artatu zituzten eta gizarte ekimeneko 70 entitatek diru laguntzak jaso zituzten (3 milioi eurotik gora). Gainera, Garapenerako Lankidetza Programaren baitan 22 bat milioi euroko ekarpena egin zuten iaz, eta hortaz, garatzen ari diren herrialdeetan txirotasunaren aurka borrokatzeko ahalegin ekonomiko handiena egin zuen erkidegoa Nafarroa izan zen.

Zentzu horretan, Nazio Batuen arabera, eguneko 2 dolar baino gutxiagorekin bizi diren 3.000 milioi bat pertsona eta eguneko dolar bakarrarekin bizi diren 1.000 milioi pertsona daude mundu osoan. Gainera, 1.500 milioi lagunek ez dute ur edangarririk eta oinarrizko arazketa sistemarik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa