(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Funesko (Argentina) "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan, 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketa (36 metroko frontoia) jokatzen ari dira ostirala, 2008.eko urriak 17

Pilotalekua Foru Komunitateko funts publikoekin eraiki zuten, eta Rosarioko Nafarroako Etxearena da; asteburu honetan Sanz presidentea Txapelketako finalak ikustera joanen da, eta dominak banatzeko ekitaldiko buru izanen da


Espainiako pilota selekzioa

Espainiako pilota selekzioa. ( irudia handitu )

22 urtez azpiko Munduko VII. Pilota Txapelketa (36 metroko frontoia) Funesko "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan ari dira jokatzen, Rosariotik 15 kilometrora.


Pilotalekua Rosarioko Nafarroako Etxearena da eta 2005ean eraiki zuten, Foru Komunitateko funts publikoekin. Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Argentinako Rosario eta Mendoza hiriak bisitatuko ditu egunotan, bidaia ofizialean, eta asteburu honetan Munduko Txapelketako finalak ikustera joanen da. Gainera, dominak banatzeko ekitaldiko buru izanen da. Presidentearekin batera Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseila ere joan da Argentinara.


Funes Rosariotik 15 kilometrora dago (hegoaldean), eta 15.000 biztanle ditu (hala ere, udan 80.000 bat biztanle izaten ditu). Bizitegi izaerako herria da eta kirolerako eta aisialdirako gune ugari ditu. Funesko "Nafarroako Erresuma" pilotalekua, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak Pilota Txapelketa jokatzeko hautatu duena, 2005eko azaroaren 20an inauguratu zuten, eta Aupa Nafarroa Kirol Klubeko ("Predio Deportivo Aúpa Navarra") parte da. Titularra Rosarioko Nafarroako Etxea da, eta pilotalekuaz gain, igerilekua, boleibol eta futbol jokalekuak, erabilera anitzeko instalazioak eta familiek eta elkarteek topaketak egiteko guneak ere baditu.


"Nafarroako Erresuma" pilotalekuak 300 lagunentzako lekua du. Jokalekuak 36 x 10 metro ditu, eta aurreko, ezkerreko eta erreboteko hormek 10 metroko altuera dute (gehi 3 metro goiko aldean). Pilotalekuak instalazio osagarri modernoak ditu (aldagelak, komunak, sarrerako atartea eta taberna). Eraikinak 780 metro koadroko azalera du.


Nafarroako sei pilotari Espainiako selekzioan


 Munduko Txapelketa urriaren 11tik 19ra ari dira jokatzen, lau espezialitatetan: eskuz banaka, eskuz binaka, larruzko paleta, eta pala motza. Txapelketan 9 herrialde ari dira parte hartzen: Argentina, Espainia, Frantzia, Mexiko, Dominikar Errepublika, Kuba, Venezuela, Ekuador eta Txile.


Espainiako selekzioari dagokionez, Nafarroako 12 pilotari daude bertan (6, esku pilotakoak; 4, pala motzekoak; eta 2, larruzko paletakoak). Nafarroako 12 ordezkarietatik 7 Nafarroako Pilota Federaziokoak dira. Altsasu, Uharte, Irurtzun eta Iruñeko (Oberena taldea eta Tenis taldea) kirol taldeetako pilotariak dira, hain zuzen. Gainerakoei dagokienez, 3 pilotari Errioxako Federaziokoak dira, pilotari 1 Bizkaiko Federaziokoa da, eta beste 1, berriz, Aragoiko Federaziokoa.


Nafarroako ordezkariak honako hauek dira: Ohian Mendinueta Rezola (esku pilota, Altsasuko kirol elkartea); Eneko Yoldi Iturralde (esku pilota, Uharte -C.P. Huarte-), Gorka Esteban Tercilla (esku pilota, Errioxa); David Merino Soto (esku pilota, Errioxa); Cecilio Valgañón Gonzalo, (esku pilota, Errioxa); Xabier Ochotorena Saenz (esku pilota, Irurtzun -C.P. Irurtzun-); Iñaki Mariñelarena Urdaniz (pala motza, Oberena taldea); Ander Landeta Gangoiti (pala motza, Bizkaia); Eduardo Plano Algarra (pala motza, Oberen taldea); Carlos Velasco Casulla (pala motza, Aragoi); Carlos Beunza Arana (larruzko paleta, Tenis taldea); eta Daniel Ramos Ruiz (larruzko paleta, Tenis taldea).


Talde teknikoko kideak, berriz, honako hauek dira: Xabier Asiáin Pazos (Espainiako Pilota Federazioko kirol zuzendaria); José Arcelus Lusarreta (tresna hautatzailea, 36 metroko frontoia); Maite Liras Churio (fisioterapeuta); eta Inocencio Azpiroz Lecuona (esku pilotako hautatzailea, 36 metroko frontoia). Lehenengo hirurak Nafarroako Federazioari atxikita daude.


Txapelketara Julián García Angulo eta Baldomero Peralta San Martín ere joan dira, Espainiako Pilota Federazioko presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa