(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kanpaina bat aurkeztu du, helduen artean bizi ohitura osasungarriak sustatzeko ostirala, 2008.eko urriak 17

Azaroan gutun bana bidaliko diete 40-60 urteko nafarrei, eta 2009ko hilabete bakoitzeko helburu bana proposatzen duen egutegia emanen diete, modu osasungarrian bizitzeko


Kutz eta Aranguren kanpainaren aurkezpenean

Kutz eta Aranguren kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Osasun Departamentuaren bidez, bizi ohitura osasungarriak sustatzeko kanpaina jarriko du abian, azaroan, 40-60 urteko nafarrentzat. Ekimenaren aurrekontua 112.000 eurokoa da, eta haren baitan, gutunak eta ohitura osasungarriei buruzko egutegiak bidaliko dituzte.


Kanpaina María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak eta Marisol Aranguren Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak aurkeztu dute, gaur goizean, Navarra Salud (Nafarroa Osasuna) I. Erakusketaren esparruan. Erakusketa gaur goizean inauguratu duten, Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.


Ekimenak hiru helburu ditu: batetik, Nafarroako helduak sentsibilizatzea, osasunari eutsi eta hobetzeko bizi ohituren gainean; bestetik, nork bere burua zain dezan eta nor bere osasunaz ardura dadin sustatzea; eta azkenik, osasunarekin eta Foru Komunitatean ohikoak diren gaixotasunen prebentzioarekin lotura zuzena duten bizi ohiturei buruzko informazioa ematea.


Nafarroako bizi-itxaropena Europako altuenetakoa da (2002-2006 aldian, 78,4 urte gizonezkoen artean, eta 85,4 urte emakumezkoen artean), baina hala ere, kanpainaren bidez bizi-itxaropena luzatu eta bizi-kalitatea hobetu nahi dituzte, zahartzaroan osasun egoera onean egoteko, ezintasunik edo mendekotasunik gabe.


Gaur egun, gaixotasun kronikoek garrantzi handia dute (minbizia, diabetesa, adimen osasuneko arazoak, edo hodietako gaixotasunak, esaterako). Arrisku faktoreekin lotura estua duten patologiak dira (hipertentsioa, gizentasuna, edo estresa, besteak beste), eta sarritan bizi ohitura txarren ondorio izaten dira.


Horregatik, honako alderdi hauek azpimarratuko dituzte kanpainan, besteak beste: nork bere burua zaintzea, elikadura, ariketa fisikoa, pisuaren gaineko kontrola, tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk, adimen eta emozio osasuna, bizitza proiektua, estresa, harremanak, segurtasuna, eta gaixotasunen prebentzioa.


Kanpaina


Azaroan gutun bana bidaliko diete 40-60 urteko nafarrei, eta bertan, egunero-egunero bizi ohitura osasungarriak izatearen garrantzia azalduko diete. Gainera, gutuna kasuan kasuko osasun etxera eramanez gero egutegi bat jaso ahal izanen dute, eta gutunean egutegiaren edukia azaltzen duen liburuxka egonen da.


Egutegiari dagokionez (2009ko egutegia, paretan jartzekoa), kanpainan azpimarratuko dituzten alderdiei buruzko helburu bana proposatuko dute bertan hilabete bakoitzeko. Egunero erabiltzeko moduko egutegia izan dadin nahi dute, eta hortaz, hitzorduak apuntatu eta egunen oroigarriak jartzeko lekua izanen du.


Kanpaina Lehen Mailako Artapenaren laguntzarekin eginen dute, eta informazio taulak eta orrialde markagailuak ere erabiliko dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz.

Dokumentazioa:
Presentación del calendario

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa