(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoaren Erregelamendua aldatu egin dute Nafarroako Polizien Foru Legearekin bat etor dadin

astelehena, 2008.eko urriak 20

Nafarroako Gobernuak 2004ko uztaileko Foruzaingoaren Erregelamendua aldatu du, 2007ko Nafarroako Polizien Foru Legearekin bat etor dadin. Foru Lege baten garapenaren Erregelamendua denez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kontseiluari bidali zion testua, eta hark onartu egin du.


Foruzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduak herritarren beharrei osotasunean erantzuteko aukera ematen duen ereduari jarraitzen dio, eta eredu horrek erreferentziazko polizia bilakatzen du, Konstituzioaren, Hobekuntzaren Lege Organikoaren, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoaren Lege Organikoaren eta lehenago aipatutako 2007ko Foru Legearen arabera.


Gaur onartutako Foru Dekretuan hainbat aldaketa egin dira aurrekoarekiko, Foruzaingoak dituen funtzioak aldatu diren neurrian. Hori dela eta, poliziaren dibisioak lan teknika modernoen eta sortzen ari diren delinkuentzia fenomenoen arabera biltzen dira. Hala bada, lehenago Zirkulazio eta Bide Segurtasun Dibisioa zena, Arloa izanen da orain, Foruzaingoa oso garrantzitsua baita eremu horretan, baita erabiltzen diren baliabideak ere.


Foruzaingoaren egitura antolatzailea honako hauek osatzen dute, garrantzitsuenetik hasita: Foruzaingoaren Buruzagitza, Arloak, Dibisioak, Lantaldeak eta Taldeak. Egitura horretan, barruko unitate zentralak –arloak eta dibisioak- gainerakoen laguntzaile dira, ematen den zerbitzua eraginkorragoa izatearren; bestalde, polizien lana herritarrei hurbildu nahi zaie.


Onartutako Erregelamenduaren arabera Foruzaingoa bost arloetan antolatuko da: Ikuskaritza Nagusia; Barne Segurtasuna eta Administrazio Polizia; Zirkulazioa eta Bide Segurtasuna; Hiritarren Segurtasuna; eta Ikerketa Kriminala. Arloen gidariak komisario nagusiak dira.


Ikuskaritza Nagusiaren ardurapean hiru dibisio hauek daude: Komunikazio eta Operazio Lotura Dibisioa, Dibisio Orokor Teknikoa, eta Barne Erregimeneko Dibisioa. Barne Segurtasun eta Administrazio Polizia Arloaren ardurapean bi dibisio daude: Barne Segurtasunarena eta Administrazio Poliziarena. Zirkulazio eta Bide Segurtasun Arloak bi dibisio ditu, bata Bide Segurtasunarena, eta bestea Zirkulazio argiketena eta Ikerketarena. Herritarren Segurtasun Arloak hiru dibisio ditu: Prebentzio eta Herritarren Arretarena, Agintarien Babesarena eta Esku-hartzearena. Azkenik, Ikerketa Kriminalaren Arloak hiru dibisio ditu: Polizia Judizialarena, Polizia Zientifikoarena eta Informazioarena.


Lurraldeka, Foruzaingoa hiru Komisariatan antolatuta dago (gaur egun Iruñean, Tuteran, Tafallan, Lizarran, Zangozan, Altsasun eta Elizondon daude). Komisariak Ikuskaritza Orokorreko Buruaren ardurapean daude. Komisarien lurralde eremuan, eta haien ardurapean, Polizien Arreta Bulegoak daude, poliziaren arreta urrutien dauden herrietara gerturatzeko.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa