(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak adierazi du udalek eta kontzejuek dirua jasotzen jarraituko dutela, krisia gorabehera astelehena, 2008.eko urriak 27

Nafarroako udal eta kontzeju guztiek dirua jasotzen jarraituko dute, krisia gorabehera. Horixe bera adierazi du Amelia Salanueva Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak, Logroñon, Errioxako Gobernuak antolatu duen Udalerri eta Toki Entitate Txikien I. Biltzarrean.


Salanueva kontseilaria Udalerri eta Toki Entitate Txikien I. Biltzarrean.

Salanueva kontseilaria Udalerri eta Toki Entitate Txikien I. Biltzarrean. ( irudia handitu )

Txosten berrienen arabera, Foru Komunitateko finantza egoera orekatua da, eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren azken azterlanaren arabera, foru araubideko udalak araubide arruntekoak baino egoera hobean daude. Hala ere, Toki Administrazioko Departamentua udalerri eta kontzejuen mapa berrikusten eta toki administrazioa hobetzea eta arintzea ahalbidetuko duten formulak bilatzen ari da.


Biltzarra Fernando Puig de la Bellacasa Aguirre Herri Administrazioen Ministerioko Lurralde Lankidetzako estatu idazkariak eta Pedro Sanz Alonso Errioxako Autonomia Erkidegoko presidenteak inauguratu dute, 9:30ean, eta gaur eta bihar eginen dute, Logroñon, Riojaforum-Errioxako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.


Salanueva kontseilaria 10:00etan mintzatu da, "El compromiso con los pequeños municipios" (Udalerri txikiekiko konpromisoa) izeneko mahai inguruan, eta Nafarroako toki egitura, finantzaketa eta azken hobekuntzak izan ditu aipagai. Mahaian honako hauek ere parte hartu dute: Ana Rosa Migova Diego Asturiasko Printzerriko Herri Administrazioko eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak, Alfonso Fernández Mañueco Gaztela eta Leongo Juntako Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak; eta Conrado Escobar Las Heras Errioxako Herri Administrazio eta Toki Politikako Departamentuko kontseilariak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa