Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako udal eta kontzeju guztiek dirua jasotzen jarraituko dute, krisia gorabehera. Horixe bera adierazi du Amelia Salanueva Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak, Logroñon, Errioxako Gobernuak antolatu duen Udalerri eta Toki Entitate Txikien I. Biltzarrean.
Nafarroako Gobernuak berritu egin du 2009. urterako Administrazio Publikoan ordainketa telematikoaren zerbitzua eskaintzeko hitzarmenaren atxikitze prtokoloa, ondoko erakunde hauekin sinatuta daukana: Espainiako Bankuen Elkartearekin, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioarekin, Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalarekin, eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari atxikitako Red.es erakunde publikoarekin. Atxikitze-prtokoloak 29.760,96 euroko gastua badakar.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 5,83 milioi euroko gastu handitzea konprometitzeko 2009 eta 2010 bitartean nekazaritza eta elikagai industrian egindako inbertsioei emate zaizkien dirulaguntzetarako. Gastu baimen berri hau justifikatzen da 33 dirulaguntza-espediente gahiago izapidetzen ari direlako, izan ere, dirulaguntzen-deialdi hau etengabe zabalik baitago.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero ondoko dokumentazio hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzaileari 577.544 euroko dirulaguntza eman diezaion Castejongo Udalari kirol instalakuntzetan inbertsioak egin ditzan.
Nafarroako Gobernua bide elektronikoez komunikatuko da Parlamentuarekin. Horrela erabaki du gaur Gobernuak eta aldi berean baimena eman du bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko beren komunikazio eta harreman instituzionalak bide elektronikoez egiteko.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 145.450 euroko zuzeneko dirulaguntza eman diezaion Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbara Ofizialari nafar enpresaren nazioartekotze arloan hainbat jerduera egiteko 2008. urtean zehar.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaur Lizarrerriko eremu ureztagarri berria Foru Komunitateko Ureztatze Planaren barrenean sartzeko. Aipatu eremuak Jurramendiko egoaldeko mazelean ureztalurreko 7.000 hektarea abian jartzeko aukera emanen du. Proiektu hau Nafarroa 2012 Planaren barrenean jasota dago.
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hala, Nafarroako Urrezko Domina eman die CEN konfederazioari (Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa) eta UGT (Langileen Batasun Orokorra) eta CCOO (Langile Batzordeak) sindikatuei