(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dirulaguntza bat onetsi zaio Industria eta Merkataritza Ganbarari nazioartekotze jarduerak egiteko

astelehena, 2008.eko urriak 27

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 145.450 euroko zuzeneko dirulaguntza eman diezaion Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbara Ofizialari nafar enpresaren nazioartekotze arloan hainbat jerduera egiteko 2008. urtean zehar.


Aipatu dirulaguntza Enpresa Zuzendaritza Nagusiak egindako 2008-2011ko Nafarroako Enpresa Nazioartekotzeko Planaren barrenean kokatzen da, eta plan hori Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako Nafarroako Nazioarteko Planaren parte da. Azken plan honen helburuak dira, besteak beste, esportatzaileen oinarria handitzea, nafar esportazioak jasotzen dituzten herrien kopurua handitzea, sektore eta azpisektore esportatzaileak ere handiztea eta, azkenik, ezartze-destinoak zabaltzea.



Helbur horiek erdiesten laguntzeko asmoz, Enpresa Zuzendaritza Nagusiak beharrezkotzat jo du hitzamen bat sinatzea Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbara Ofizialari dirulaguntza bat emateko, 2008. urtean zehar nazioartekotze arloko hainbat jarduera egin ditzan.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa